Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Mozioa, Antonio Damborenea Basterrechea Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Eusko Jaurlaritzaren arrantza-politikari eta antxoaren arrantza berrirekitzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2010.03.11
42
06:28

Jatorrizko ekimenak

09\11\03\00\00031Eusko Jaurlaritzaren arrantza-politikari eta antxoaren arrantza berrirekitzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Damborenea Basterrechea, Antonio (PV-ETP LT) (10:29)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Erostarbe Tubilla, Oxel (Aralar LT) (10:39)Bideoa ikusi

Atutxa Iza, Benjamín (SV-ES LT) (10:44)Bideoa ikusi

Rementeria Maiz, Unai (NV LT) (10:53)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Arana Etxezarreta, Mikel (Mixto-EB LT) (11:04)Bideoa ikusi

Larrazabal Antia, Jesus M. (Mixto-EA LT) (Eserlekutik) (11:06)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Damborenea Basterrechea, Antonio (PV-ETP LT) (11:07)Bideoa ikusi

Atutxa Iza, Benjamín (SV-ES LT) (11:12)Bideoa ikusi

Rementeria Maiz, Unai (NV LT) (Eserlekutik) (11:14)Bideoa ikusi

Botazioa. (11:15)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bigarren puntua: "Mozioa, Antonio Damborenea
Basterrechea Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak
aurkeztua, Eusko Jaurlaritzaren arrantza-politikari eta
antxoaren arrantza berrirekitzeari buruz. Eztabaida eta
behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. Damborenea jaunak
du hitza.

DAMBORENEA BASTERRECHEA jaunak: Eskerrik asko, lehendakari
andrea.

Zuek guztiok jakin badakizuenez, aurten ireki da berriz ere
antxoaren arrantza Kantauri itsasoan, bost urtez hori
itxita egon ostean.

Itxialdi hori baino lehen, Arcachongo akordioa izenekoa zen
arrantza-mota hori arautzen zuena, eta horren arabera,
Frantziaren kuota % 10ekoa zen eta Espainiarena % 90ekoa.
Frantziako ontziek ekainetik aurrera egin zezaketen
arrantza, eta udaberria Kantauri itsasoko euskal herritar
espainiarrentzat geratzen zen.

Bada, aurten, orain dela egun batzuk sailburu andreari egin
genion interpelazioaren ondorioz, desadostasun handiak izan
ditugu lortu duten akordioaren inguruan, eta gainera, ez
gaude ados erantzun zitzaizkigun gauzetako batzuekin.

Hau da, mintzatoki honetatik bertatik esan ziguten
Frantziako ontziek ez zutela arrantzarik egingo udaberrian.
Alabaina, gaur argi dago abenduan sinatu zen akordioak
aukera ematen ziela Frantziako ontziei, arraste-ontzi
pelagikoak ere barne zirela, udaberrian arrantzatzeko,
baita hil honetan bertan ere, martxoan. Dirudienez,
Espainiako eta Frantziako sektoreak ados jarri dira
Espainiako eta Frantziako gobernuek adostutako akordioa,
arrantza berriz irekitzea ahalbidetu zuena, zuzentzeko.
Puntu honetara iritsita, guk bi gauza esan behar ditugu
ezinbestean.

Lehenik eta behin, gure ustez, argi eta garbi dugunez,
sektorea ez da kuoten jabea, horiek Espainiako
Erresumarenak direlako, eta hori, noski, kontuan izan behar
da. Gainera, ez da hori arrantza-politika edo antzeko beste
ezer erabakitzen eta egiten duena, besteak beste, sektoreak
askotan egoeraren araberako interesei jarraiki jokatzen
duelako. Aspaldi ez dela