Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Euzko Abertzaleak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, EAEko RTVEk euskarazko emanaldiak eskaintzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2010.03.11
42
06:28

Jatorrizko ekimenak

09\11\02\01\00207EAEko RTVEk euskarazko emanaldiak eskaintzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (NV LT) (12:04)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (12:08)Bideoa ikusi

Arana Etxezarreta, Mikel (Mixto-EB LT) (12:11)Bideoa ikusi

Larrazabal Antia, Jesus M. (Mixto-EA LT) (Eserlekutik) (12:13)Bideoa ikusi

Basabe Kortabarria, Mikel (Aralar LT) (12:14)Bideoa ikusi

Barrio Baroja, Carmelo (PV-ETP LT) (12:16)Bideoa ikusi

Gorostiza Orbañanos, Carlos (SV-ES LT) (12:22)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (NV LT) (12:29)Bideoa ikusi

Basabe Kortabarria, Mikel (Aralar LT) (12:35)Bideoa ikusi

Barrio Baroja, Carmelo (PV-ETP LT) (12:38)Bideoa ikusi

Gorostiza Orbañanos, Carlos (SV-ES LT) (12:44)Bideoa ikusi

Botazioa. (12:47)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntua: "Euzko Abertzaleak
legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena,
Euskadiko RTVEk euskarazko emanaldiak eskaintzeari buruz.
Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. Uribe-Etxebarria
jauna, zurea da hitza.

URIBE-ETXEBARRIA APALATEGI jaunak: Eskerrik asko,
legebiltzarburu andrea. Legebiltzarkideok.

Nahiko labur, aurkeztu dugun legez besteko proposamen hau
aurkezteko.

Dakizuenez, Gernikako Estatutuak bere 6. artikuluan dio
euskara Euskal Herriko berezko hizkuntza dela eta, beraz,
gure hizkuntza ofiziala dela gaztelaniarekin batera. Zentzu
honetan, aipaturiko artikuluak gaineratzen du euskal
hiritarrek bi hizkuntza hauek ezagutzeko eta erabiltzeko
eskubide osoa dutela.

Helburu hauek gauzatzeko orduan, erakunde publikoek ardura
berezia dute, Estatuko Administrazioa barne. Ondorioz,
erakunde publikoek, gure ustetan, ahalegin guztiak egin
behar dituzte euskal hiritarrek duten eskubide horiek
gozatu dezaten bere osotasunean.

Bestalde, denok dakigun bezala, ikus-entzunezko iraultza
deritzon baten atarian edo bete-betean gaude.

Horren ondorioz, besteak beste, euskal hiritarrek ehun
telebista kate baino gehiago ikusteko aukera izango dute
edo dagoeneko daukagu. Telebista kate generalisten artean
soilik EITBrenak izango dira euskarazkoak; bereziki, ETB1
kate jeneralista bezala eta ETB3 kate tematiko bezala.

Horren ondorioz, garbi dago -eta kalkulua egiterik besterik
ez dago- portzentualki euskararen presentzia eta euskarazko
telebista kateen eskaintza nabarmenki murriztuko dela
datozen hilabeteetatik aurrera.

Radio Televisión Española irrati-telebista publikoa da.
Irrati-telebista honek Euskal Autonomia Erkidegoan
emankizun propioak eskaintzen ditu eta bere ekarpena ere
egin beharko zuen euskararen hedapenean eta hizkuntza-
normalizaziorako bidean.

Hau guzti hau kontutan hartuta aurkeztu dugu legez besteko
proposamen hau, esaten duena "Eusko Legebiltzarrak Estatuko
Gobernuari eskatzen dio