Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Autonomi Elkarteango zaharrentzako sorozpideei buruzko itaunaren ondoriozko erabaki-eskea.
1985.04.18
15
05:53

Jatorrizko ekimenak

02\11\03\00\00003Euskal Autonomia-Elkarteango zaharrentzako mediku-sorozpidetzari buruz.

Izapideak

G.Z.ko 4. puntua.

Hizlariak

Mosquera Mata, Pablo Alejandro (GP LT) (02:24)Bideoa ikusi

Taldeen txanda.

Lertxundi Barañano, Roberto (EE LT) (02:39)Bideoa ikusi

Ariz Bidondo, Ana (SV-ES LT) (02:43)Bideoa ikusi

Aguirre Bilbao, Xabier (NV LT) (00:00)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Mosquera Mata, Pablo Alejandro (GP LT) (00:10)Bideoa ikusi

Botazioa. (00:17)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Testua

Punto cuarto: "Moción derivada de la interpelación sobre la
asistencia geriátrica en la Comunidad Autónoma, presentada
por el Grupo Parlamentario Popular".

Laugarren gaia: "Autonomia-Elkarteko zaharrentzako
sorozpideei buruzko itaunketaren ondorioz Grupo Popular
Legebiltzar-taldeak aurkeztutako erabaki-eskearen
eztabaidaketa eta azken erabakia".

Taldeburu-Batzordearen erabakiz, oraingo honetan,
hamar minutukoak izango dira hitzaldiak. Talde salo-egileak
du hizpidea.

Mosquera jauna.

MOSQUERA MATA jaunak: Lehendakari jauna,
Legebiltzarkideok, Legebiltzar honen azken bilkuran eginiko
itaunaren ondorioz, gure Talde Popularrak, mintzatzen ari
zaizuenaren bidez, Eusko Jaurlaritzako Osasunketa, Lan eta
Gizarte-Segurantza-Saileko arduradunari, Legebiltzar
honetako Araudiak adierazten duen bidea jarraiki, hona
dakarkizuedan adierazpen hau aurkeztu zion eraz eta moduz.

Gaia funtsezkoa eta egungoa dela uste dut, eta
osasun-sorozpidetza mailako ondorioez gainera -mintzamahai
honetan gaur jar genezakeena-, gizarte mailako ondorio
garrantzitsuak dituena. Eta, bestela, deboraren joan-
etorrian eta Legebiltzar honetan bertan dei egingo dizuet
ikus dezazuen.

Zahartzapenaren gertakaria egungo gizartearena da,
eta industriatuak deritzen erresuma guztietan, hau da,
biztanlegoa hirietan banatzen dutelarik biztanle-
trinkotasun nagusia hirietan duten erresumetan,
onartutakoa. Irudi bakarrak mila hitzek baino gehiago
adierazten duela eta, irudi gisa Munduko Osasunketa-
Erakundeak gertu dugun eta hemen gauden guztiok ikus
dezagun opa dizuedan 2000. urte horri buruz eginiko
aurrikuspen ofiziala aipatuko dizuet. Adinaren piramidean,
bizitzako lehen adinak, 0tik 14 urte artekoak,
ezberdintasun argia ipiniko du herri aurreratu eta
atzeratuen artean: herri atzeratuentzak ehuneko 34ko
aurrikuspena jotzen da eta herri aurreratuentzat ehuneko
22koa. Bizitzako bigarren adinean, 15etik 64 urte artekoan,
eta txosten honen arabera, ehuneko 61ekoa, eta