Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

6
Estatu mailako lurreko telebista digitalen estaldura zabaltzeko elkarlanean aritzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta EUDEL-Euskal Udalen Elkartearen Erakunde arteko hitzarmena. Aralar legebiltzar-taldeak hitzarmen horren aurka aurkeztu duen idazkiari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
2010.03.18
44
08:00
Deialdiko bosgarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

09\18\01\00\00008Estatu mailako lurreko telebista digitalen estaldura zabaltzeko elkarlanean aritzeko

Izapideak

Ezetsi da oposizio proposamena.

Hizlariak

Berriro ekin zaio bilkurari.

Justizia eta Herri Administrazio Saila, sailburua (15:36)Bideoa ikusi

Aldeko txanda.

Erostarbe Tubilla, Oxel (Aralar LT) (15:45)Bideoa ikusi

Arana Etxezarreta, Mikel (Mixto-EB LT) (15:48)Bideoa ikusi

Larrazabal Antia, Jesus M. (Mixto-EA LT) (Eserlekutik) (15:52)Bideoa ikusi

Aurkako txanda.

Gómez Ugalde, Ramón (PV-ETP LT) (15:54)Bideoa ikusi

Gorostiza Orbañanos, Carlos (SV-ES LT) (15:57)Bideoa ikusi

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (NV LT) (16:08)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Erostarbe Tubilla, Oxel (Aralar LT) (16:11)Bideoa ikusi

Gómez Ugalde, Ramón (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (16:15)Bideoa ikusi

Gorostiza Orbañanos, Carlos (SV-ES LT) (Eserlekutik) (16:17)Bideoa ikusi

Botazioa. (16:20)Bideoa ikusi

Testua

Arratsaldeko hirurak eta hogeita hamabostean ekin zaio
berriz bilkurari.

LEHENDAKARIAK: Gai-zerrendako 5. puntua: "Estatu mailako
lurreko telebista digitalen estaldura zabaltzeko
elkarlanean aritzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta EUDEL-
Euskal Udalen Elkartearen artean lankidetza-hitzarmena.
Aralar legebiltzar-taldeak hitzarmen horren aurka aurkeztu
duen aurkako proposamenari buruzko eztabaida eta behin
betiko ebazpena".

JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIOKO SAILBURUAK (Mendia
Cueva): Eskerrik asko, mahaiburu anderea. Arratsalde on
guztioi.

Oso laburki azalduko dut hitzarmen hau.

Jaurlaritzaren izenean Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta
Eudelekin estatu-mailako lurreko telebista digitalen
estaldura zabaltzeko sinatu den hitzarmena azaltzea
dagokit. Hitzarmena joan den otsailaren 16an onetsi zen
Gobernu Kontseiluan, eta azaltzen hasi aurretik historia
apur bat egingo dut.

Indarrean dagoen legeriak, eta zehatz-mehatz 944/2005
Errege Dekretuaren, Lurreko Telebista Digitalaren Plan
Tekniko Nazionala onesten duenaren, 6. artikuluak, ezartzen
du lurreko telebista digitalaren hedapenean gobernu
zentralak eta autonomikoek lortu behar duten estaldura-
portzentajea: zehatz-mehatz, % 98 esparru nazionaleko
telebista publikoentzat eta autonomikoentzat eta % 96
pribatuentzat.

Eusko Jaurlaritzak 2007ko maiatzaren 22an hartu zuen
seinalea, lehenengo EITBrena eta gero gainerako kateena,
biztanleriaren % 100era hedatzeko akordioa, hain zuzen ere,
uste izan zelako interes orokorra Euskal Autonomia
Erkidegoko herritar guztiek telebista jeneralistak ikusten
jarraitu ahal izatea zela. Esaten ari gara seinalea
Euskadin 2,2 milioi biztanletatik 88.000ra hedatzea
aurreikusten zela.

Hori azpimarratzekoa da gaur Aralar taldeak Ganbera
honetara ekarri duen eztabaidari begira; izan ere, aurreko
Gobernuak esleitu zien telebista jeneralistei bakarrik, eta
ez tokiko telebistei, interes orokorreko zerbitzu
publikoaren izaera, eta Administrazioak arrazoi horrengatik
hartu du bere gain