Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Lehenbailehen eztabaidatzeko Euzko Abertzaleak, Euskal Talde Popularrak, Aralar, Mistoa-Eusko Alkartasuna, Mistoa-Ezker Batua Berdeak eta Mistoa-UPyD legebiltzar taldeek egindako legez besteko proposamena, Larraulgo udalerriko Lehen Hezkuntzari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2010.03.25
45
06:42
Deialdiko lehenengo puntua

Jatorrizko ekimenak

09\11\02\01\00276Larraulgo udalerriko Lehen Hezkuntzari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (11:45)Bideoa ikusi

Arana Etxezarreta, Mikel (Mixto-EB LT) (11:48)Bideoa ikusi

Larrazabal Antia, Jesus M. (Mixto-EA LT) (11:50)Bideoa ikusi

Basabe Kortabarria, Mikel (Aralar LT) (11:53)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (11:54)Bideoa ikusi

Mendizabal Mendizabal, Garbiñe (NV LT) (11:58)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Reyes Martín, Vicente (SV-ES LT) (11:59)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Larrazabal Antia, Jesus M. (Mixto-EA LT) (12:08)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (12:12)Bideoa ikusi

Mendizabal Mendizabal, Garbiñe (NV LT) (Eserlekutik) (12:13)Bideoa ikusi

Reyes Martín, Vicente (SV-ES LT) (12:15)Bideoa ikusi

Botazioa. (12:19)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Testua

"Lehenbailehen eztabaidatzeko, Euzko Abertzaleak, Euskal
Talde Popularra, Aralar, Mistoa-Eusko Alkartasuna, Mistoa-
Ezker Batua Berdeak eta Mistoa-UPyD legebiltzar-taldeek
egindako legez besteko proposamena, Larraulgo udalerriko
Lehen Hezkuntzari buruz. Eztabaida eta behin betiko
ebazpena".

Proposamena egin duten taldeen txanda. Mistoa-UPyD, Maneiro
jauna, zurea da hitza.

MANEIRO LABAYEN jaunak: Egun on berriz ere.

Legebiltzarrean ordezkaritza dugun talde guztiok, Euskal
Sozialistak taldeak izan ezik, sinatu dugun legez besteko
proposamena defendatuko dut.

Proposamenaren helburua da Hezkuntza Sailari eskatzea
Larraul udalerrian Lehen Hezkuntzako lehen zikloa emateko
2010-2011 ikasturtean, eta zerbitzu hori pixkanaka hamabi
urtera arte ezartzeko.

Zein diren ekimen hau defendatzeko ditugun arrazoiak? Bada,
lehenik, udalerriko herritarrek partekatzen duten desioa
izatea, urte asko daramatzate eta helburu honen atzetik.

2008-2009 ikasturtean abian jarri ziren haur-eskola
zerbitzua nahiz eskola bera. 2009-2010 ikasturtea hamasei
haurrekin hasi zuten: geletako batean hiru, lau eta bost
urteko bederatzi haur zeuden eta bestean bi urteko zazpi.

2009ko apirilean Hezkuntzako ordezkaritzak idatziz
jakinarazi zien hamabi urtera bitarteko eskola propioa
izango zutela 2010-2011 ikasturterako.

Gainera, Larraulgo Udalak ahalegin ekonomiko handia egin du
kultur etxea eskolaren premietara egokitzeko, eta inola ere
zalantzan jarri ezin den konpromisoa erakutsi du helburu
honen inguruan. Bestela esan, Larraulek Lehen Hezkuntza
ezartzeko beharrezkoak diren inbertsioak egin ditu, eta
gisa horretan Eusko Jaurlaritzak ez du beharrezko
azpiegitura egiteko premiarik izan.

Gainera, udalerriaren ezaugarriei, azkeneko urteetan izan
duen bilakaerari, haurren kopuruari eta izandako jaiotza-
kopuruari erreparatzen badiegu, datuek behar bezain argi
erakusten dute udalerri honek baduela etorkizuna.

Gainera, gure ustez garrantzitsua da eskolak ezartzea
herrigune txikietan, herritarrak