Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Interpelazioa, Iñaki Oyarzabal de Miguel Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari egina, lanbide-hastapeneko programei dagokienez Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eraman nahi duen politikari buruz
2010.03.26
46
04:55
Deialdiko laugarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

09\10\04\01\00095Lanbide-hastapeneko programei dagokienez Hezkuntza Sailak eraman nahi duen politikari buruz

Izapideak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak erantzun du

Hizlariak

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (09:40)Bideoa ikusi

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerket Saila, sailburua (Eserlekutik) (09:46)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (09:52)Bideoa ikusi

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerket Saila, sailburua (Eserlekutik) (09:56)Bideoa ikusi

Testua

"Interpelazioa, Iñaki Oyarzabal de Miguel Euskal Talde
Popularreko legebiltzarkideak Hezkuntza, Unibertsitate eta
Ikerketako sailburuari egina, lanbide-hastapeneko programei
dagokienez Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak
eraman nahi duen politikari buruz".

Oyarzabal jaunak du hitza.

OYARZABAL DE MIGUEL jaunak: Eskerrik asko, lehendakari
andrea. Sailburu andrea, gaur sailak lanbide-hastapeneko
programen inguruan duen politikari buruz galdetu nahi dugu
gaur. Izan ere, jakin badakizunez, oso egoera kaskarrean
geratzen dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza bertako
helburuak lortu gabe eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako
graduatu-titulurik lortu gabe amaitzen duten ikasleak.
Beren kualifikaziorik eza dela eta, egoera benetan eskasean
geratzen dira, lana aurkitzeko garaian, lan-merkatuari
aurre egiteko unean.

Gure aburuz, lanbide-kualifikazioko programek bigarren
aukera hori izaten lagundu behar liekete eskola-porrotetik
datozen eta inolako babesik edo titulaziorik edo
egiaztatzeko moduko kualifikaziorik gabe geratu diren
ikasle horiei guztiei. Hori dela eta, zure sailaren planak
zein diren jakin nahi genuke gaur.

Horrezaz gain, gure kezka adierazi nahi dugu, eta hori
polemika pizteko inolako asmorik gabe egin nahi dugu.
Irakasleek egun bizi duten egoera dela eta dugun kezka,
hain zuzen ere. "Hasierako lanbide-prestakuntzako
programetako" irakasleek (horrela deitzen zaie gaur egun,
HLPP) une honetan duten ziurgabetasunak sortzen digun
kezka. Irakasle-talde hori aspalditik ari da eskatzen
Jaurlaritzaren, zure sailaren, arreta handiagoa
(Legebiltzarrean egin zuten agerraldia, Hezkuntza
Batzordean). Sailak profesional gisa aitortzeko eskatzen
dute, eta batez ere, beren etorkizuna zein izango ote den
galdetzen diete beren buruei, lanbide-heziketaren mendeko
izango diren edo ez, Hezkuntza Berriztatzeko
Zuzendaritzaren edo gizarte-zerbitzuen mendeko izango ote
diren. Guk ere hori galdetu nahi dizugu. Uste dut gaur
ziurgabetasun hori argi dezakezula, hain zuzen