Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Lehenbailehen eztabaidatzeko Euskal Talde Popularrak, Aralar eta Mistoa-Ezker Batua Berdeak legebiltzar taldeek egindako legez besteko proposamena, Hernaniko Langile ikastolari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena eta lehenbailehen eztabaidatzeko Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak egindako legez besteko proposamena, Hernaniko udalerriko eskola-mapari buruz Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2010.04.15
47
06:19
2. eta 3. puntuak batera tramitatu dira.

Jatorrizko ekimenak

09\11\02\01\00281Hernaniko Langile ikastolari buruz
09\11\02\01\00288Hernaniko udalerriko eskola-mapari buruz

Izapideak

-
-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Basabe Kortabarria, Mikel (Aralar LT) (09:38)Bideoa ikusi

Arana Etxezarreta, Mikel (Mixto-EB LT) (09:44)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (09:48)Bideoa ikusi

Mendizabal Mendizabal, Garbiñe (NV LT) (09:52)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (09:54)Bideoa ikusi

Larrazabal Antia, Jesus M. (Mixto-EA LT) (09:58)Bideoa ikusi

Reyes Martín, Vicente (SV-ES LT) (10:02)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (10:15)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Berriro ekin zaio bilkurari.

Erantzuteko txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (10:24)Bideoa ikusi

Mendizabal Mendizabal, Garbiñe (NV LT) (10:27)Bideoa ikusi

Larrazabal Antia, Jesus M. (Mixto-EA LT) (10:29)Bideoa ikusi

Reyes Martín, Vicente (SV-ES LT) (10:32)Bideoa ikusi

Botazioa. (10:39)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bigarren puntua: "Lehenbailehen
eztabaidatzeko Euskal Talde Popularra, Aralar eta Mistoa-
Ezker Batua Berdeak legebiltzar-taldeek egindako legez
besteko proposamena, Hernaniko Langile ikastolari buruz.
Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duten taldeek dute hitza beren ekimena
defendatzeko. Hortaz, lehenik, Mistoa-Ezker Batua Berdeak
taldeko ordezkariak izango du hitza... Ez al da iritsi?

Egia da, 2. eta 3. puntuak batera eztabaidatuko ditugu.
Nolanahi ere den, Aralar taldeko ordezkariari emango diogu
hitza, Ezker Batua Berdeak taldeko ordezkariak iristeko
astia izan dezan, oraindik ez baitut ikusten.

BASABE KORTABARRIA jaunak: Bai, egun on. Eskerrik asko,
ganberaburu anderea. Legebiltzarkideok. Gaur daukagun gai
hau uste dut guzti-guztiok oso ondo ezagutzen dugun gaia
dela, besteak beste Hernaniko Langile ikastolako hezkuntza-
erkidegoaren ordezkariak izan ditugulako gure artean behin
baino gehigotan. Eta izan ditugu gure artean Hernaniko
Bigarren Hezkuntzako ikastetetxeen bateratzeari buruz duten
iritzia zein den azaltzeko, batetik; eta bestetik Langile
ikastolak berak daukan hezkuntza-proiektua zein den
azaltzeko eta Langile ikastolako hezkuntza-erkidego osoak,
irakasle, nola guraso, nola ikasle, nola irakasle ez diren
langileek euren etorkizunerako daukaten planteamentua.

Hori horrela izanik, eztabaida honek ez luke eztabaidarako
tarte handiagirik izan beharko, ez gure ustean behintzat,
argi baitago Hernanin dauden Bigarren Hezkuntzako lau
ikastetxeen bateratzeari buruzko proposamena ez datorrela
bat Langile ikastolaren hezkuntza-erkidegoak gaurko eta
biharko duen planteamenduarekin. Ez datorrela bat, gainera,
euren erabakiz gurago dutelako momentuan behintzat 2 eta 16
urte bitarteko ikastetxea izan, praktikan diren bezala
gainera, etorkizunean gura dute baita legez ere ikastetxe
bakarra izan.

Eta horregatik, guk uste dugu, Aralarrek uste du, aintzat
hartu beharra dagoela Langile ikastolarako hezkuntza-
erkidego osoak egiten