Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Lehenbailehen eztabaidatzeko Euzko Abertzaleak, Euskal Talde Popularrak, Aralar, Mistoa-Eusko Alkartasuna, Mistoa-Ezker Batua Berdeak eta Mistoa-UPyD legebiltzar-taldeek egindako legez besteko proposamena, Itziarko auzoko Lehen Hezkuntzari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2010.04.15
47
06:19
Deialdiko laugarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

09\11\02\01\00294Itziarko Lehen Hezkuntzari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (10:41)Bideoa ikusi

Arana Etxezarreta, Mikel (Mixto-EB LT) (10:44)Bideoa ikusi

Larrazabal Antia, Jesus M. (Mixto-EA LT) (10:46)Bideoa ikusi

Basabe Kortabarria, Mikel (Aralar LT) (10:49)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (10:51)Bideoa ikusi

Mendizabal Mendizabal, Garbiñe (NV LT) (10:52)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Corcuera Leunda, Susana (SV-ES LT) (10:57)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Larrazabal Antia, Jesus M. (Mixto-EA LT) (Eserlekutik) (11:08)Bideoa ikusi

Basabe Kortabarria, Mikel (Aralar LT) (11:12)Bideoa ikusi

Mendizabal Mendizabal, Garbiñe (NV LT) (11:14)Bideoa ikusi

Corcuera Leunda, Susana (SV-ES LT) (11:17)Bideoa ikusi

Botazioa. (11:21)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntua: "Lehenbailehen
eztabaidatzeko Euzko Abertzaleak, Eusko Talde Popularra,
Aralar, Mistoa-Eusko Alkartasuna, Mistoa-Ezker Batua
Berdeak eta Mistoa-UPyD legebiltzar-taldeek egindako legez
besteko proposamena, Itziarko auzoko Lehen Hezkuntzari
buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duten taldeen txanda, Mistoa-UPyD
ordezkariak dauka hitza. Maneiro jauna.

MANEIRO LABAYEN jaunak: Egun on berriz ere.

Legebiltzarreko talde guztiok, Euskal Sozialistak taldeak
izan ezik, batera aurkeztutako ekimena defendatuko dut,
hain justu ere, Hezkuntza Sailari eskatzeko Itziarren Lehen
Hezkuntzako lehen zikloa eskaintzeko, 2010-2011
ikasturterako, eta pixkanaka zerbitzu hori bertan
ezartzeko, hamabi urtera bitartean, Hezkuntza Sailak 2007ko
otsailaren 12an erabaki zuen bezala.

Zein liratekeen ekimen hau defendatzeko arrazoiak? Bada,
oso labur esanda, Itziarko herritarrek partekatzen duten
desioa da, urte asko daramatzate eta xede hori lortzeko
borrokan. Desio hori, gainera (eta hau oso garrantzitsua
da), ez da inola ere interes orokorraren aurkakoa.
Alderantzizkoa dela esan genezake.

Bestalde, eskola txikietarako 21/2009 Dekretuak finkatutako
eskakizunak betetzen ditu Itziarrek. Debako Udalak egin
ditu dagoeneko Lehen Hezkuntza Itziarren ezartzeko
beharrezkoak diren inbertsioak, eta horiek sailaren
zerbitzura jarri ditu. Gainera, udalerriaren gaur egungo
biztanleria-ezaugarriei, azkeneko urteetan izan duen
bilakaerari, haurren kopuruari eta izandako jaiotza-
kopuruari erreparatzen badiegu, ondorioztatu ahal izango
dugu eskaera hau guztiz ulergarria dela. Horrezaz gain,
gure ustez garrantzitsua da eskolak ezartzea herrigune
txikietan, herritarrak landa-inguruneetan finkatzen eta
horiek herritarrik gabe geratzea ekiditen laguntzeko.

Hortaz, ekimena ez da, inola ere, interes orokorraren
aurkakoa. Alderantzizkoa dela esan genezake, legea eta
2009ko dekretuko printzipioak errespetatzen baititu eta,
gainera, irakaskuntzaren kalitatea