Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Mozioa, Arantza Aurrekoetxea Bilbao Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Eskola 2.0ren plangintzari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2010.04.22
49
05:20

Jatorrizko ekimenak

09\11\03\00\00037Eskola 2.0ren plangintzari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Aurrekoetxea Bilbao, Arantza (NV LT) (11:01)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (11:14)Bideoa ikusi

Maeztu Perez, Daniel (Aralar LT) (11:16)Bideoa ikusi

Arana Etxezarreta, Mikel (Mixto-EB LT) (11:25)Bideoa ikusi

Reyes Martín, Vicente (SV-ES LT) (11:30)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Larrazabal Antia, Jesus M. (Mixto-EA LT) (11:36)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Aurrekoetxea Bilbao, Arantza (NV LT) (11:41)Bideoa ikusi

Reyes Martín, Vicente (SV-ES LT) (11:45)Bideoa ikusi

Botazioa. (11:48)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: "Mozioa, Arantza
Aurrekoetxea Bilbao Euzko Abertzaleak taldeko
legebiltzarkideak aurkeztua, Eskola 2.0ren plangintzari
buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Ekimena aurkeztu eta defendatzeko, Aurrekoetxea andreak du
hitza.

AURREKOETXEA BILBAO andreak: Egun on, egun on denoi, eta
bereziki Hezkuntza Batzordekoei, atzoko jardunaren ondoren,
eta gurekin batera egon ziren langileei eta Legebiltzar
honetako langile eta atzetik egon ziren itzultzaile,
informatikari eta gainontzeko guztiei.

Gaurko gaia, gaur puntu honetan, behintzat, biltzen gaituen
gaia da Euzko Abertzaleak taldearen mozio bat, Hezkuntza
sailburuari oraintsu egindako interpelazioaren ondorioa
dena.

Interpelatu egin genuen Celaá andrea Eskola 2.0
plangintzari buruz, jakitearren zer-nolako plangintza
zeukan ekimen honek bere atzetik.

Eman zizkigun azalpenak eta guk ez genituen nahikotzat jo,
eta orduan mozio hau ekarri dugu, aurkeztu dugu eta lortu
dugu adostasun nahiko zabala. Eta alde horretatik gure
taldea pozik dago lortutako emaitzagatik.

Esan bezala, gaurko eztabaidaren helburua Eusko
Jaurlaritzari euskal hezkuntza-sistema digitalizatzeko
plana eskatzeko mozio bat da eta horren gainean akordio bat
dugu.

Plangintza bat beharrezkoa dela uste dugu; plangintzaren
faltan geunden. Ganbera honek eta Ganbera honetan gure
taldeak eta beste talde batzuk adierazitako beharra da,
baina baita modu batean zein bestean, adibide anitzekin,
hezkuntza-komunitateak adierazitakoa ere. Eta beharra eta
garrantzia kontuan hartuta, plan batek plangintza bat behar
duela uste dugu eta Ganbera honetako taldeen gehiagoak ere
beharrezkoa dela uste du.

Ez dugu soilik eskola digitalizatu bat nahi; eskola
digitala nahi dugu, hezkuntza-proiektuari erantzungo
diona... Hau da, la innovación tecnológica debe estar al
servicio de la innovación pedagógica.

Eta hori ez da tresna hutsekin lortzen, baizik eta tresna
horien ahalik eta erabilerarik egokiena egiteko gaitasuna
behar dute