Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Mozioa, Oxel Erostarbe Tubilla Aralar taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, ibilgailuen azterketa teknikoko Irun eta Urnietako egoitzetan dagoen arazoari irtenbidea emateari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2010.05.06
50
06:51
Deialdiko laugarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

09\11\03\00\00041Ibilgailuen azterketa teknikoko Irun eta Urnietako egoitzetan dagoen arazoari irtenbidea emateari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Erostarbe Tubilla, Oxel (Aralar LT) (11:44)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (NV LT) (11:49)Bideoa ikusi

Gómez Ugalde, Ramón (PV-ETP LT) (11:59)Bideoa ikusi

Corcuera Leunda, Susana (SV-ES LT) (12:04)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Arana Etxezarreta, Mikel (Mixto-EB LT) (12:13)Bideoa ikusi

Larrazabal Antia, Jesus M. (Mixto-EA LT) (Eserlekutik) (12:18)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Erostarbe Tubilla, Oxel (Aralar LT) (12:22)Bideoa ikusi

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (NV LT) (12:24)Bideoa ikusi

Gómez Ugalde, Ramón (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (12:30)Bideoa ikusi

Corcuera Leunda, Susana (SV-ES LT) (12:31)Bideoa ikusi

Botazioa. (12:36)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntua: "Mozioa, Oxel Erostarbe
Tubilla Aralar taldeko legebiltzarkideak aurkeztua,
ibilgailuen azterketa teknikoko Irun eta Urnietako
egoitzetan dagoen arazoari irtenbidea emateari buruz.
Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duenaren txanda. Erostarbe Tubilla jaunak
dauka hitza.

EROSTARBE TUBILLA jaunak: Ganberaburu andrea. Egun on
denoi.

Lehenengo eta behin, ongi etorri Legebiltzarrera Irun eta
Urnietako ibilgailuen azterketa teknikoko langileei,
abenduan greba mugagabea hasi zuten langileei. Gaur, 149
egun greban. Arrazoia, enpresak, nahiz eta hitzartu, nahiz
eta sinatu, nahiz eta paperean jaso, atzera egin zuela
2007ko lan-hitzarmenean bi egoitzetako soldatak parekatu
izan arren.

Esan nahi dut aldarrikapenak egin izan ditugula Ganbera
honetan eta gaur ere hasi nahiko genukeela hori egiten; lan
berdinak ondoan behar duela soldata berdina eta bizi dugun
egoeran ezin dugula atzera egin langileen eskubideetan.

Bigarren, aitatu ibilgailuen azterketa teknikoa zerbitzu
publiko bat dela eta ezin dela hori ahaztu dagoen egoeraren
azterketa egiten dugunean. Zerbitzu publikoa da eta gure
taldeak behintzat gura luke zerbitzu publikoak zuzenean
erakunde publikoek kudeatzea. Badakigu zein den egoera,
baina espero dezagun egunen baten kudeaketa hori zuzena
izan dadin.

Hala ere, gaur, mozio batek ekarri gaitu hona. Mozio hau
Ganbera honetan egindako interpelazio batetik dator;
batzorde-bilera bat ere egon da eta bertan ere adierazi
dira egoeraren gaineko datuak. Eta guk behintzat hiru
helburu geneuzkan gai honi buruz:

Lehenengoa, bere egunean esleipena ondo egin ez zela
kontuan hartuta eta gainera hori esaten duen sententzia bat
egonda, sententzia hori lehenbailehen bete beharko
litzatekeela jasotzea. Bigarrena, sententzia betetze horrek
ekarri lezakeen zentroak kudeatzeko enpresa-aldaketan
langileak galtzaile ez irtetea, ezta herritarrak ere;
pentsatzen dugu horretan ere atzera ezin dela egin. Eta
hirugarrena da, zerbitzua