Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

7
Mistoa-UPyD legebiltzar taldeak egindako legez besteko proposamena, hezkuntza-itunak eguneratzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2010.05.06
50
06:51
Deialdiko zortzigarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

09\11\02\01\00270Hezkuntza-itunak eguneratzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Berriro ekin zaio bilkurari.

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (16:02)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (16:15)Bideoa ikusi

Arana Etxezarreta, Mikel (Mixto-EB LT) (16:25)Bideoa ikusi

Larrazabal Antia, Jesus M. (Mixto-EA LT) (16:29)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Basabe Kortabarria, Mikel (Aralar LT) (16:35)Bideoa ikusi

Reyes Martín, Vicente (SV-ES LT) (16:42)Bideoa ikusi

Aurrekoetxea Bilbao, Arantza (NV LT) (16:53)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (17:03)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (17:09)Bideoa ikusi

Larrazabal Antia, Jesus M. (Mixto-EA LT) (Eserlekutik) (17:16)Bideoa ikusi

Basabe Kortabarria, Mikel (Aralar LT) (17:17)Bideoa ikusi

Reyes Martín, Vicente (SV-ES LT) (17:21)Bideoa ikusi

Aurrekoetxea Bilbao, Arantza (NV LT) (17:27)Bideoa ikusi

Botazioa. (17:32)Bideoa ikusi

Testua

Arratsaldeko laurak eta lauan ekin zaio berriz bilkurari.

LEHENDAKARIAK: Arratsalde on, legebiltzarkide jaun-andreok.
Osoko bilkurari berriz ekitera goaz.

Gai-zerrendako zortzigarren puntua: "Mistoa-UPyD
legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena,
hezkuntza-itunak eguneratzeari buruz. Eztabaida eta behin
betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txandan Maneiro jaunak du
hitza.

MANEIRO LABAYEN jaunak: Arratsalde on.

Ekimen honen hasiera bateko helburua gure ustez bidegabea
den egoera bat zuzentzea da. Hezkuntzako sailburuak berak
orain dela hainbat aste esan zuenez, nahiz eta itunpeko
ikastetxe batean hizkuntza-eredu baten eskaria nahikoa
izan, euskal Administrazio publikoak gaur egun ez ditu
ikastetxe horrek eredu hori eskaintzea lortzeko behar adina
tresna. Ekimenaren xedea, beraz, egoera hori aldatzen,
egoera hori zuzentzen saiatzea da. Eta gure ustez egin
daiteke.

Gure ustez ikastetxe publikoen eta itunpeko ikastetxeen
artean ezberdintasun-egoera nabarmena sortzen du sailburuak
berak aitortu zuen eta zuek guztiok ezagutzen duzuen egoera
horrek. Hemen itunpeko ikastetxeek legez ezarritako
hizkuntza-ereduak eskain ditzaten lortzeko behar adina
tresna jarri behar dira euskal Administrazio publikoaren
eskuetan (eta gertaera zehatz bat nabarmendu nahi nuen,
baldintza gisa beti jartzen baita behar adinako eskaria
egotea), eta, hartarako, behar diren aldaketak egin behar
dira lege eta arauetan.

Gaur egun itunpeko ikastetxe pribatu bat ez dago behartuta
hizkuntza-eredu guztietako gelak izatera, ezta eskaria
behar adinakoa denean ere. Eta gure planteamendua hori
aldatu ahal izatea da gaur aurkezten dizuedan ekimen
honetatik abiatuta. Eta, berriro diot, gela bat irekitzeko
eska daitekeen gutxieneko ikasle-kopurua aldatu gabe.

Aurrematrikula-garaian urtero izaten dugun esperientziak
erakutsi du itunpeko ikastetxeak A ereduko gelak berriz
irekitzearen oso aurka daudela. Egoera hori familia askok
salatu dute, eta adierazi dute seme-alabak