Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

7
Mozioa, Jesus M. Larrazabal Antia Mistoa- Eusko Alkartasuna taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Justizia Administrazioko hizkuntza normalkuntzarako prozesuari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2010.05.20
53
07:35
Deialdiko seigarren puntua

Jatorrizko ekimenak

09\11\03\00\00046Justizia Administrazioko hizkuntza normalkuntzarako prozesuari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Larrazabal Antia, Jesus M. (Mixto-EA LT) (17:47)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Barreda de los Ríos, Leopoldo (PV-ETP LT) (18:02)Bideoa ikusi

Gallastegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (18:05)Bideoa ikusi

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (18:11)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Arana Etxezarreta, Mikel (Mixto-EB LT) (18:16)Bideoa ikusi

Basabe Kortabarria, Mikel (Aralar LT) (18:19)Bideoa ikusi

Urkiola Alustiza, Ane (NV LT) (18:27)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Larrazabal Antia, Jesus M. (Mixto-EA LT) (18:36)Bideoa ikusi

Barreda de los Ríos, Leopoldo (PV-ETP LT) (18:43)Bideoa ikusi

Gallastegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (18:48)Bideoa ikusi

Basabe Kortabarria, Mikel (Aralar LT) (18:54)Bideoa ikusi

Botazioa. (19:01)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako seigarren puntua: "Mozioa, Jesus María
Larrazabal Antia Mistoa-Eusko Alkartasuna taldeko
legebiltzarkideak aurkeztua, Justizia Administrazioko
hizkuntza-normalkuntzarako prozesuari buruz. Eztabaida eta
behin betiko ebazpena".

Mozioa aurkeztu duenak, Larrazabal jaunak, du hitza.

LARRAZABAL ANTIA jaunak: Eskerrik asko, legebiltzarburua.

Zumaiako euskaran esanda, "sutan jartzian probatzen da
eltzia". Eta halaxe da, ze interpelazioa egin nionean
Justizia sailburuari, erantzunean hitz onak jaso nituen;
hitz posibilistak, baina betiere onak, helburuak behar
bezala markatuz eta errespetatuko zituela esanez. Eta
hitzak hor daude. Kuestioa da, mozioa aurkezten denean hori
bideratzeko, zuzenketek argi adierazten dutela hitz horien
testuingurua zein den.

Eta natorren, beraz, mozioa aurkeztera eta zuzenketei buruz
hitz egitera; ez erdibideko zuzenketa horri buruz, ze hori
defendituko duenak defendituko du eta kritikatu behar
duenak kritikatu.

Beraz, mozioan behin eta berriro esaten da, alde batetik,
Euskadiko Autonomia Erkidegoko Epaitegiak erabaki badu,
erabaki duen bezala, iazko urriaren 1ean indarrean zegoen
dekretuak legea urratzen zuela hainbat puntutan, Justizia
Sailak erabaki zuela helegiterik ez aurkeztea. Eta egia da,
hori justifikatzeko, esan zuela argi aski: "Begira, onartu
egingo da handik datorrena, epaitegiak erabaki duena.
Helegiterik ez. Bulego judizialak martxan jarriko dira
laster, eta, orduan, horren inguruan eta horri begira
dekretu berria onartu eta argitaratuko da".

Eta dekretu berrian esaten da, eta hitzak hitzak dira:
"Helburua, betiere, mantenduko da. Helburuetan bat gatoz.
Eta gero, jakina, bidea beste bat izango da; bidea, hain
zuzen ere, izango da lanpostu generikoetan euskara meritu
bezala kontsideratzea eta lanpostu berezietan, alegia,
kolektibo berezi batzuetan, euskara sartzea, kolektibo
berezi horretako lanpostuetan profila markatuz".

Eta, jakina, hori baldin bada asmoa eta esandakoa baldin
bada helburua, mozioak esaten