Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Euskal Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, Venezuelako Gobernua ETA banda terrorista desagerrarazten lankide izateari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2010.06.03
56
07:30

Jatorrizko ekimenak

09\11\02\01\00283Venezuelako Gobernua ETA banda terrorista desagerrarazten lankide izateari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

de Urquijo Valdivielso, Carlos M.ª (PV-ETP LT) (13:03)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Arana Etxezarreta, Mikel (Mixto-EB LT) (13:10)Bideoa ikusi

Gallástegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (13:14)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (Eserlekutik) (13:18)Bideoa ikusi

Larrazabal Antia, Jesus M. (Mixto-EA LT) (Eserlekutik) (13:19)Bideoa ikusi

Erostarbe Tubilla, Oxel (Aralar LT) (13:22)Bideoa ikusi

Ortuzar Arruabarrena, Andoni (NV LT) (13:26)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

de Urquijo Valdivielso, Carlos M.ª (PV-ETP LT) (13:30)Bideoa ikusi

Gallástegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (13:35)Bideoa ikusi

Larrazabal Antia, Jesus M. (Mixto-EA LT) (Eserlekutik) (13:37)Bideoa ikusi

Erostarbe Tubilla, Oxel (Aralar LT) (13:40)Bideoa ikusi

Ortuzar Arruabarrena, Andoni (NV LT) (13:42)Bideoa ikusi

Botazioa. (13:45)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntua: "Eusko Legebiltzarreko
Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, ETA
talde terrorista desagerrarazteari dagokionez Venezuelako
Gobernuaren lankidetzari buruz. Eztabaida eta behin betiko
ebazpena".

Talde Popularraren, proposamena egin duen taldearen txanda.
Urquijo jaunak du hitza.

DE URQUIJO VALDIVIELSO jaunak: Eskerrik asko, lehendakari
andrea.

Eta epaileei eta ebazpen judizialei buruz hizketan
jarraituko dugu. Izan ere, joan den martxoan, zehazki 1ean,
Eloy Velasco Entzutegi Nazionaleko 6. Instrukzio Epaitegi
Zentraleko epaile titularrak emandako auzipetze-autoaren
berri eman zen. Bertan, ustezko hainbat terroristentzat
bilatu eta harrapatzeko eta behin-behineko espetxealdirako
agindua ematen zuen, bai ETA talde terroristako kideak eta
baita FARC izeneko taldekoak zirenak ere. Eta espetxeratze
eta bilatze eta harrapatze agindu hori Latinoamerikako
hainbat herrialdeetan eman zen, zehazki, Mexikon, Kuban eta
Venezuelan.

Halaber, Espainiako Kanpo Arazoetako Ministerioari eta
Barne Ministerioari Kubako agintarien, eta bereziki
Venezuelakoen, aurrean beharrezko izapideak egin zitzaten
eskatzen zitzaien, auzipetu horietakoren baten entrega-
estradizioan laguntza emateko. Izan ere, "prozedura
honetako hainbat diligentziaren arabera, Venezuelaren
gobernu-lankidetza eta FARC eta ETAren arteko lankidetza
agerian geratzen dira, eta bereziki, Arturo Cubillas
Fontánen lankidetza, herrialde horretan kargu publiko bat
betetzen duena edo bete izan duena". Hori jasotzen zuen
Velasco epailearen autoak.

Tira, maila judizialeko lankidetza eta laguntza eskaera
honen aurrean, Venezuelako Gobernuaren erantzuna onartezina
izan da, eta Velasco epailea iraindu eta baldarki bere izen
ona kentzeaz gain... Hemen ditut epaile honi eta berak
emandako autoari dagokionez esan diren irainen adibide
batzuk.

Chávez jaunak, Venezuelako presidenteak, honako hau esan
zuen martxoan: "Chávezek froga eztabaidaezinak eskatu ditu
etakideak atxilotzeko. Hugo