Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

7
Mistoa-UPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, EITBren programazioari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2010.06.03
56
07:30
Deialdiko 6. puntua

Jatorrizko ekimenak

09\11\02\01\00322EITBren programazioari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (17:28)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (17:42)Bideoa ikusi

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (NV LT) (17:48)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Basabe Kortabarria, Mikel (Aralar LT) (17:58)Bideoa ikusi

Gorostiza Orbañanos, Carlos (SV-ES LT) (18:04)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (18:15)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (18:21)Bideoa ikusi

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (NV LT) (18:26)Bideoa ikusi

Basabe Kortabarria, Mikel (Aralar LT) (18:32)Bideoa ikusi

Gorostiza Orbañanos, Carlos (SV-ES LT) (18:35)Bideoa ikusi

Botazioak. (18:41)Bideoa ikusi

Testua

Seigarren puntua: "Mistoa-UPyD legebiltzar-taldeak egindako
legez besteko proposamena, EITBren programazioari buruz.
Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena aurkeztu duen taldearen izenean, Maneiro jaunak
du hitza.

MANEIRO LABAYEN jaunak: Arratsalde on. Eskerrik asko.

Egungo lehendakariaren inbestidurako bilkuran adierazi nuen
gure lehentasunetako bat Jaurlaritzarekiko independenteak
izango ziren eta herritar guztien zerbitzura egongo ziren
hedabideak izatea zela, alderdien propaganda-mota guztiak
eta informazioaren manipulazio-zantzu oro ezabatuz.

Urtebete igaro da ordutik, eta esan dezakegu aldaketa
batzuk egin direla erakunde publikoan, baina, hala ere,
gure ustez ez dira nahikoa izan eta, gainera, ezin gara
gustura egon EITBren eguneroko lanarekin. Pentsatzen dut
erdibideko zuzenketa sinatu dutenak gustura egongo direla
EITB egiten ari den lanarekin, baina gure taldea ez dago.

Beste ezer esan aurretik, argitu nahi dut ez dugula uste
egungo EITBk Jaurlaritzaren segidismoa egiten duenik; ez
dugu uste EITB batzoki bihurtu denik zenbaitek uste duen
bezala. Guk bakar-bakarrik esaten dugu ez gaudela batere
gustura EITBren eguneroko jardunarekin eta gure ustez
hainbat gauza hobeto egin daitezkeela.

Demokrazian hedabide publikoek funtsezko egitekoa betetzen
dute informazioaren aniztasuna eta objektibotasuna eta
botere publikoarekiko independentzia bermatzeko, bai eta
gutxiengoei hitz egiteko aukera emateko ere. Kontuan izan
behar da, bistakoa denez, talde edo alderdi politiko
bakoitzaren ordezkaritza, baina gutxiengoei hitz egiteko
aukera emango zaiela ziurtatu behar da.

Gizarteak bere burua islatuta ikusi behar du hedabide
publikoetan, eta haietan konfiantza izan behar du.
Hedabideek gertaerarik garrantzitsuenen berri, herritarren
bizitzan eraginik zuzenena duten gertaeren berri eman behar
dute. Herritarrek sentitu behar dute hedabideak bereak
direla, eta hauek euskal gizarte anitzaren, hainbat eratako
erreferentzia identitarioak dituzten eta proiektu