Breadcrumb [EU]


   Gaia

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Mistoa-Ezker Batua Berdeak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, minbiziaren aurkako plan integral bat egiteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2010.10.15
67
03:43
Deialdiko laugarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

09\11\02\01\00297Minbiziaren aurkako plan integral bat egiteari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Arana Etxezarreta, Mikel (Mixto-EB LT) (11:58)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Garrido Knörr, Laura (PV-ETP LT) (12:03)Bideoa ikusi

Tejeria Otermin, Bakartxo (NV LT) (12:10)Bideoa ikusi

Sarasua Díaz, Txaro (SV-ES LT) (12:15)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (Eserlekutik) (12:23)Bideoa ikusi

Agirrezabala Mantxola, Juanjo (Mixto-EA LT) (12:23)Bideoa ikusi

Maeztu Perez, Daniel (Aralar LT) (Eserlekutik) (12:26)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Arana Etxezarreta, Mikel (Mixto-EB LT) (12:27)Bideoa ikusi

Tejeria Otermin, Bakartxo (NV LT) (12:30)Bideoa ikusi

Sarasua Díaz, Txaro (SV-ES LT) (Eserlekutik) (12:34)Bideoa ikusi

Botazioa. (12:35)Bideoa ikusi

Bilkurakideak

Aldaiturriaga Zorrozua, Norberto (NV LT)
Ansotegi Elordi, Fátima (NV LT)
Antia Vinós, Nerea (NV LT)
Arieta-Araunabeña Ibarzabal, Juan Antonio (NV LT)
Arregi Romarate, Amaia (NV LT)
Arrizabalaga Olaizola, María Eugenia (NV LT)
Aurrekoetxea Bilbao, Arantza (NV LT)
Berriozabal Bóveda, Jone (NV LT)
Carro Iglesias, Javier (NV LT)
Corrales Goti, Leire (NV LT)
Egibar Artola, Joseba (NV LT)
Etxeberria Aranburu, Alex (NV LT)
Garitano Muñoa, José Luis (NV LT)
Gatzagaetxebarria Bastida, Ricardo (NV LT)
Gorospe Elezkano, Miren Josune (NV LT)
Hernaez Laviña, Estibaliz (NV LT)
Iparragirre Etxeberria, Peio (NV LT)
Iturrate Ibarra, Iñigo (NV LT)
Liñares Filloy, María del Carmen (NV LT)
Martínez Martínez de Lizarduy, Mikel (NV LT)
Mendizabal Mendizabal, Garbiñe (NV LT)
Mendoza Larrañaga, Eider (NV LT)
Ortuzar Arruabarrena, Andoni (NV LT)
Otadui Biteri, Ana (NV LT)
Rementeria Maiz, Unai (NV LT)
Sáez Molinuevo, Garbiñe (NV LT)
Tejeria Otermin, Bakartxo (NV LT)
Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (NV LT)
Urkiola Alustiza, Ane (NV LT)
Vaquero Montero, Maribel (NV LT)
Agúndez Basterra, Mertxe (SV-ES LT)
Atutxa Iza, Benjamín (SV-ES LT)
Casado Figueroa, Aitor (SV-ES LT)
Corcuera Leunda, Susana (SV-ES LT)
Eguiguren Imaz, Jesús M.ª (SV-ES LT)
Gallastegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT)
García Raya, Francisco (SV-ES LT)
González Calvar, Cristina (SV-ES LT)
Gorostiza Orbañanos, Carlos (SV-ES LT)
Itxaso González, Bixen (SV-ES LT)
Laborda Albolea, Cristina (SV-ES LT)
Laespada Martínez, Maria Teresa (SV-ES LT)
Leturiondo Aranzamendi, Esozi (SV-ES LT)
López Álvarez, Patxi (SV-ES LT)
Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT)
Madrigal Jiménez, Joana (SV-ES LT)
Pastor Garrido, José Antonio (SV-ES LT)
Pérez-Fuentes Hernández, Pilar (SV-ES LT)
Prieto San Vicente, Txarli (SV-ES LT)
Reyes Martín, Vicente (SV-ES LT)
Rodríguez Vaz, Oscar (SV-ES LT)
Rojo Solana, Natalia (SV-ES LT)
Roncal Azanza, Blanca (SV-ES LT)
Sarasua Díaz, Txaro (SV-ES LT)
Unzalu Hermosa, Mikel (SV-ES LT)
Barreda de los Ríos, Leopoldo (PV-ETP LT)
Barrio Baroja, Carmelo (PV-ETP LT)
Basagoiti Pastor, Antonio (PV-ETP LT)
Blanco Garrido, M.ª Mar (PV-ETP LT)
Damborenea Basterrechea, Antonio (PV-ETP LT)
de Urquijo Valdivielso, Carlos M.ª (PV-ETP LT)
Garrido Knörr, Laura (PV-ETP LT)
Gómez Ugalde, Ramón (PV-ETP LT)
López de Ocariz López de Munain, M.ª del Carmen (PV-ETP LT)
Martínez Fernández, Esther (PV-ETP LT)
Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT)
Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT)
Sémper Pascual, Borja (PV-ETP LT)
Basabe Kortabarria, Mikel (Aralar LT)
Erostarbe Tubilla, Oxel (Aralar LT)
Ezenarro Egurbide, Aintzane (Aralar LT)
Maeztu Perez, Daniel (Aralar LT)
Arana Etxezarreta, Mikel (Mixto-EB LT)
Agirrezabala Mantxola, Juanjo (Mixto-EA LT)
Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT)
Herrizaingo Saila, sailburua
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerket Saila, sailburua

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntua: "Mistoa-Ezker Batua
Berdeak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko
proposamena, minbiziaren aurkako plan integral bat egiteari
buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. Arana jaunak du
hitza.

ARANA ETXEZARRETA jaunak: Eskerrik asko, presidente andrea.

Ikusiko zenuten bezala, erdibideko zuzenketa bat adostu
dugu zuzenketak aurkeztu zituzten talde guztien artean.
Beraz, ez dut oso luze egingo, askotan, horrelako egoeretan
gehiegitxo hitz egiten dugunean, okerrago izaten delako.

Baina gustatuko litzaidake gutxienez azaltzea zergatik
aurkeztu dugun proposamen hau eta zein zen proposamen honen
helburua. Eta argitzea, aldi berean, proposamen honen
helburua inolaz ere ez zela esatea edota sujeritzea orain
arte kantzerraren inguruan bai Gobernu honek eta bai
aurreko gobernuek egin duten lana ez dela lan ona. Nik uste
dut horretan denok bat gatozela: lana burutu egin da, lan
ona egin da. Baina uste genuen oraindik ere aukerak
bazeudela haratago joateko eta gaur egun guk ontzat ematen
dugun atentzio hau hobetzeko.

Zentzu horretan, esan behar dugu ere kantzerrak, gaixotasun
bezala, bere eboluzioa izan duela, eta orain arte kantzer
bat izateak kasi-kasi heriotza-sententzia bat suposatu
zezakeela, kasu askotan behintzat; une honetan ez dela
horrela, eta aukera asko daudela gauzak ondo joateko eta
sendatu ahal izateko. Eta, zentzu horretan, uste genuen
ezinbestekoa zela, ez bakarrik planteatzea proben inguruko
proposamen bat, baita planteamendu integral bat egitea ere.

Izan ere, nire ustez, baiezta dezakegu bizi-itxaropena
handitzearen, gaixotasun eta heriotza eragiteko bestelako
kausak murriztu edo desagertzearen, eta minbiziaren metodo
diagnostiko eta terapeutikoen hobekuntzaren ondorioz,
gaixotasun honek orain hamarkada batzuk baino garrantzi
handiagoa duela gure bizitzetan. Izan ere, ez baita soilik
minbiziaren aurka borrokatzea, gaixotasun honekin nola bizi
daitekeen jakitea