Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Mozioa, Mikel Basabe Kortabarria Aralar taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Nafarroan LTDren bidez ETB3 eta ETBSat ikusi ahal izateko negoziazioen inguruan. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2010.10.21
68
09:32
Deialdiko hirugarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

09\11\03\00\00057Nafarroan LTDren bidez ETB3 eta ETBSat ikusi ahal izateko negoziazioen inguruan

Izapideak

Berdinketa atera denez bi botazioetan, berdinketa hori hurrengo bilkuran ebatziko da

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Basabe Kortabarria, Mikel (Aralar LT) (12:29)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (NV LT) (12:40)Bideoa ikusi

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (12:50)Bideoa ikusi

Gorostiza Orbañanos, Carlos (SV-ES LT) (12:54)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Arana Etxezarreta, Mikel (Mixto-EB LT) (13:05)Bideoa ikusi

Agirrezabala Mantxola, Juanjo (Mixto-EA LT) (13:09)Bideoa ikusi

de Urquijo Valdivielso, Carlos M.ª (PV-ETP LT) (13:13)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Basabe Kortabarria, Mikel (Aralar LT) (13:19)Bideoa ikusi

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (NV LT) (13:25)Bideoa ikusi

Gorostiza Orbañanos, Carlos (SV-ES LT) (13:31)Bideoa ikusi

Botazioa. (13:38)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: "Mozioa, Mikel Basabe
Kortabarria Aralar taldeko legebiltzarkideak aurkeztua,
Nafarroan LTDren bidez ETB3 eta ETB-Sat ikusi ahal izateko
negoziazioaren inguruan. Eztabaida eta behin betiko
ebazpena".

Proposamena egin duen taldeak du hitza. Basabe jaunak du
hitza.

BASABE KORTABARRIA jaunak: Eskerrik asko, ganberaburu
andrea. Egun on, legebiltzarkideok. Gaurko proposamenak
bilatzen duena nagusiki da Nafarroako Foru Erkidegoan
Euskal Telebista ikusterik izan dadin "normaltasunez",
Gobernu honi hainbeste gustatzen zaion berba hori
erabiltzeagatik. Eta lurreko telebista digitalaren aroan,
"normaltasunez" da Nafarroan Euskal Telebista ere,
gainerako telebistak ikusten diren bezala, LTDren bitartez
ikusterik izan dadila.

Kontua da honetarako, helburu horretarako, hitzarmen bat
sinatu zutela Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak.
Hitzarmen hori 2009ko uztailaren 3koa da. Hitzarmen hori ez
da gauzatu, hitzarmen hori ematen du hozkailuan dagoela.
Eta horrek, hitzarmen hori gauzatu ez izanak, ondorioak
ditu, ondorio kaltegarriak ditu Nafarroako gizartearentzat,
noski, Nafarroako gizarteak galdu egiten duelako ETB
normaltasunez ikusteko aukera. Baina hitzarmen hori gauzatu
ez izanak ondorioak ditu, ondorio kaltegarriak ditu Euskal
Telebistarentzat ere, zeren eta Euskal Telebista, berriz
ere esango dugu, ikusle guztien premian dagoen Euskal
Telebista, ari da oztopatzen Nafarroako ikusleei,
oztopatzen Euskal Telebista ikusteko aukera, zeren eta pasa
egin behar baitute analogikotik digitalera eta digitaletik
analogikora Euskal Telebista ikusi eta beste batera
pasatzen diren unean. Eta ez da hori, ez du ematen,
zappingaren munduan aukerarik egokiena denik.

Guk tarteko zuzenketa bat sinatu dugu Euzko Alderdi
Jeltzalearekin, eta hemendik esker ona eman gura diot Euzko
Abertzaleak taldeari bere prestutasunagatik. Eta tarteko
zuzenketa hori da Nafarroako Parlamentuak aurtengo
ekainaren 25ean onartu zuena, hori besterik ez da. Jaso
dugu