Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

6
Mozioa, Garbiñe Mendizabal Mendizabal Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, udal euskaltegien finantziazioari buruz Eudelek eta HABEk duten akordioaren gainean. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2010.11.11
72

Jatorrizko ekimenak

09\11\03\00\00063Udal euskaltegien finantziazioari buruz Eudelek eta HABEk duten akordioaren gainean

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Mendizabal Mendizabal, Garbiñe (NV LT) (13:11)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (13:15)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (13:20)Bideoa ikusi

Reyes Martín, Vicente (SV-ES LT) (13:29)Bideoa ikusi

Agirrezabala Mantxola, Juanjo (Mixto-EA LT) (13:40)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Arana Etxezarreta, Mikel (Mixto-EB LT) (13:46)Bideoa ikusi

Basabe Kortabarria, Mikel (Aralar LT) (13:49)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Mendizabal Mendizabal, Garbiñe (NV LT) (13:56)Bideoa ikusi

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (14:01)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (14:03)Bideoa ikusi

Reyes Martín, Vicente (SV-ES LT) (14:08)Bideoa ikusi

Basabe Kortabarria, Mikel (Aralar LT) (14:14)Bideoa ikusi

Botazioa. (14:16)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Testua

Gai-zerrendako seigarren puntua: "Mozioa, Garbiñe
Mendizabal Mendizabal Euzko Abertzaleak taldeko
legebiltzarkideak aurkeztua, udal-euskaltegien
finantzazioari buruz Eudelek eta HABEk duten akordioaren
gainean. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena aurkeztu duen legebiltzarkideak, Mendizabal
andreak, du hitza.

MENDIZABAL MENDIZABAL andreak: Eskerrik asko, presidente
andrea. Aurreko kontrol-plenoan interpelazioa egin genion
Kulturako sailburuari -ongi etorri- gai hau zela eta, eta
haren ondorioa da gaur ekarri dugun mozioa. Kuestioa da,
garai hartan esan nuen bezala, Eudelek eta Jaurlaritzako
Kultura Sailak udal-euskaltegien finantziazioari buruzko
akordioa sinatu zutela 2009ko uztailaren 17an. Eta akordioa
sinatu zen egunean Urgell andreak esandako hitzak ekarri
nahi ditut gogora. Berak esan zuen euskaltegien
finantziazioa hobetu behar zuen akordio bat zela eta
hurrengo bost urteetan euskaltegiek zituzten benetako
eskaerei erantzuteko aukera irekitzen zuela; horiek izan
ziren zure hitzak.

Baina akordioak urtebete iraun du, izan ere irailaren
10ean, euskaltegietako jarduna hasteko puntuan zegoenean,
Gobernuak akordioa unilateralki etetea erabaki zuen. Eta
are okerrago gainera, gure ustez, erabakiaren berri emateko
prentsaurrekoa erabili zenuten. Ondorioz, udalei eman
beharreko diru-laguntzetan murrizketa egin da eta konpon
dadila bakoitza ahal duen moduan. Ez diru-murrizketarako
erabakiaren berri emateko bilerarik, ez akordioa hausteko
bilerarik, ezta ezer ere ez.

Kultura sailburuari askotan erantzun diogu herri honetako
sektore guztiekin hitz egin behar dela, hor dagoela gakoa
gure kultura-politika zehazterakoan, eta etengabe eduki
behar duela zabalik euskal gizarteak parte hartzeko
prozesua. Baina Eudel ez da nonbait gure gizarteko sektore
edo agente. Bestela, nola ulertzen da hain garrantzizko
diren Euskadiko bi erakundeen artean lankidetza,
elkarrizketa eta hartu-emona besterik egon behar ez zuen
tokian ezer ez egotea?

Eta erakunde arteko oreka