Breadcrumb [EU]


   Gaia

Navegacion

Gai-xehetasuna

1
Euzko Abertzaleak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, elikagaien segurtasunaren lege-proiektuari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2010.11.18
74
05:00

Jatorrizko ekimenak

09\11\02\01\00392Elikagaien segurtasunaren lege-proiektuari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Hasiera eman zaio bilkurari.

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Tejeria Otermin, Bakartxo (NV LT) (09:29)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Sarasua Díaz, Txaro (SV-ES LT) (09:36)Bideoa ikusi

Agirrezabala Mantxola, Juanjo (Mixto-EA LT) (09:43)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Arana Etxezarreta, Mikel (Mixto-EB LT) (09:46)Bideoa ikusi

Maeztu Perez, Daniel (Aralar LT) (Eserlekutik) (09:49)Bideoa ikusi

López de Ocariz López de Munain, M.ª del Carmen (PV-ETP LT) (09:51)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Tejeria Otermin, Bakartxo (NV LT) (09:55)Bideoa ikusi

Sarasua Díaz, Txaro (SV-ES LT) (09:57)Bideoa ikusi

López de Ocariz López de Munain, M.ª del Carmen (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (10:03)Bideoa ikusi

Botazioa. (10:04)Bideoa ikusi

Bilkurakideak

Aldaiturriaga Zorrozua, Norberto (NV LT)
Ansotegi Elordi, Fátima (NV LT)
Antia Vinós, Nerea (NV LT)
Arieta-Araunabeña Ibarzabal, Juan Antonio (NV LT)
Arregi Romarate, Amaia (NV LT)
Arrizabalaga Olaizola, María Eugenia (NV LT)
Aurrekoetxea Bilbao, Arantza (NV LT)
Berriozabal Bóveda, Jone (NV LT)
Carro Iglesias, Javier (NV LT)
Corrales Goti, Leire (NV LT)
Egibar Artola, Joseba (NV LT)
Etxeberria Aranburu, Alex (NV LT)
Garitano Muñoa, José Luis (NV LT)
Gatzagaetxebarria Bastida, Ricardo (NV LT)
Gorospe Elezkano, Miren Josune (NV LT)
Hernaez Laviña, Estibaliz (NV LT)
Iparragirre Etxeberria, Peio (NV LT)
Iturrate Ibarra, Iñigo (NV LT)
Liñares Filloy, María del Carmen (NV LT)
Martínez Martínez de Lizarduy, Mikel (NV LT)
Mendizabal Mendizabal, Garbiñe (NV LT)
Mendoza Larrañaga, Eider (NV LT)
Otadui Biteri, Ana (NV LT)
Rementeria Maiz, Unai (NV LT)
Sáez Molinuevo, Garbiñe (NV LT)
Tejeria Otermin, Bakartxo (NV LT)
Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (NV LT)
Urkiola Alustiza, Ane (NV LT)
Vaquero Montero, Maribel (NV LT)
Agúndez Basterra, Mertxe (SV-ES LT)
Atutxa Iza, Benjamín (SV-ES LT)
Casado Figueroa, Aitor (SV-ES LT)
Corcuera Leunda, Susana (SV-ES LT)
Eguiguren Imaz, Jesús M.ª (SV-ES LT)
Gallastegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT)
García Raya, Francisco (SV-ES LT)
González Calvar, Cristina (SV-ES LT)
Gorostiza Orbañanos, Carlos (SV-ES LT)
Itxaso González, Bixen (SV-ES LT)
Laborda Albolea, Cristina (SV-ES LT)
Laespada Martínez, Maria Teresa (SV-ES LT)
Leturiondo Aranzamendi, Esozi (SV-ES LT)
López Álvarez, Patxi (SV-ES LT)
Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT)
Madrigal Jiménez, Joana (SV-ES LT)
Pastor Garrido, José Antonio (SV-ES LT)
Pérez-Fuentes Hernández, Pilar (SV-ES LT)
Prieto San Vicente, Txarli (SV-ES LT)
Reyes Martín, Vicente (SV-ES LT)
Rodríguez Vaz, Oscar (SV-ES LT)
Rojo Solana, Natalia (SV-ES LT)
Roncal Azanza, Blanca (SV-ES LT)
Sarasua Díaz, Txaro (SV-ES LT)
Unzalu Hermosa, Mikel (SV-ES LT)
Barreda de los Ríos, Leopoldo (PV-ETP LT)
Barrio Baroja, Carmelo (PV-ETP LT)
Basagoiti Pastor, Antonio (PV-ETP LT)
Blanco Garrido, M.ª Mar (PV-ETP LT)
Damborenea Basterrechea, Antonio (PV-ETP LT)
de Urquijo Valdivielso, Carlos M.ª (PV-ETP LT)
Garrido Knörr, Laura (PV-ETP LT)
Gómez Ugalde, Ramón (PV-ETP LT)
López de Ocariz López de Munain, M.ª del Carmen (PV-ETP LT)
Martínez Fernández, Esther (PV-ETP LT)
Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT)
Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT)
Sémper Pascual, Borja (PV-ETP LT)
Basabe Kortabarria, Mikel (Aralar LT)
Erostarbe Tubilla, Oxel (Aralar LT)
Ezenarro Egurbide, Aintzane (Aralar LT)
Maeztu Perez, Daniel (Aralar LT)
Arana Etxezarreta, Mikel (Mixto-EB LT)
Agirrezabala Mantxola, Juanjo (Mixto-EA LT)
Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT)
Herrizaingo Saila, sailburua

Testua

Goizeko bederatziak eta hogeita hamaikan hasi da bilkura.

LEHENDAKARIAK (Quiroga Cia): Egun on. Egun on,
legebiltzarkide jaun-andreok. Hasiera eman zaio bilkurari.

Gai-zerrendako lehenengo puntua: "Euzko Abertzaleak
legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena,
elikagaien segurtasunaren lege-proiektuari buruz. Eztabaida
eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. Ekimena aurkeztu
eta defendatzeko, Tejeria andreak, Euzko Abertzaleak
taldeko ordezkariak du hitza.

TEJERIA OTERMIN andreak: Presidente andrea, eskerrik asko.
Legebiltzarkideok, egun on.

Elikagaien segurtasuna kontzeptu dinamikoa da, eta denborak
aurrera egin ahala, aldatu egin da, gero eta konplexuago
bilakatuz. 1996an, Elikaduraren Munduko Gailurrean,
Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeko (FAO)
herrialde kideetako estatuburu eta gobernuburuek definizio
orokor bat ofizialdu zuten. Honako hau dio: "Elikagaien
segurtasuna existitzen da pertsona guztiek euren elikadura-
beharrak asetzeko, eta modu horretan, bizitza aktibo eta
osasuntsu bat izateko elikagai ez kaltegarri eta elikagarri
nahikoak uneoro eskuratzeko aukera dutenean".

Elikagaien segurtasuna egon dadin, honako baldintza hauek
bete behar dira: elikagai egokien eskaintza eta
eskuragarritasuna; eskaintza egonkorra izatea, urtaro
bakoitzaren araberako gorabeherarik eta eskasiarik gabe;
elikagaiak eskuratu ahal izatea edo horiek eskuratzeko
gaitasuna izatea; eta elikagaiek kalitate ona izatea edo ez
kaltegarriak izatea.

Gure ingurune geografikoan, lehen hiru baldintzak bete
egiten dira orokorrean. Baina azken puntuak, elikagaien
kalitateari edo kaltegarri ez izateari buruz hitz egiten
duenak, protagonismo eta garrantzi berezia du eta puntu
horretara bideratzen dira kontrol-politika guztiak.

Testuinguru honetan, elikagaien segurtasuna hitzak
elikagaien higiene eta kaltegabetasun arazoei egiten die
aipamena, hau da, kontsumitzaileei inolako eragin toxikorik
edo txarrik ekar diezaiekeen inolako