Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

11
Galdera, Luke Uribe-Etxebarria Apalategi Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, 2010eko azaroaren 8an ETBko zuzendariak idatzizko hedabide bati egindako adierazpenei buruz
2010.11.19
75
05:46
Deialdiko hamabigarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

09\10\05\01\003792010eko azaroaren 8an ETBko zuzendariak idatzizko hedabide bati egindako adierazpenei buruz

Izapideak

Lehendakariak erantzun du

Hizlariak

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (NV LT) (Eserlekutik) (11:33)Bideoa ikusi

Lehendakaria (Eserlekutik) (11:34)Bideoa ikusi

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (NV LT) (11:35)Bideoa ikusi

Lehendakaria (11:38)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hamabigarren puntua: "Galdera, Luke Uribe-
Etxebarria Apalategi Euzko Abertzaleak taldeko
legebiltzarkideak lehendakariari egina, 2010eko azaroaren
8an ETBko zuzendariak idatzizko hedabide bati egindako
adierazpenei buruz".

Uribe-Etxebarria jaunak du hitza.

URIBE-ETXEBARRIA APALATEGI jaunak: Eskerrik asko.

Lehendakari jauna, zu zara EiTBren egoeraren inguruan
autokritika egin duen arduradun politiko bakarra. Eta gure
ikuspegitik begira, horrek ohoratu egiten zaitu, zure
zintzotasuna eta ausardia dela eta. Zuk hori egin zenuen,
ikus-entzuleen kopuruen arabera EiTBn zerbait gaizki ari
ginela egiten baieztatu zenuenean.

Dena dela, azkeneko asteetan zure legebiltzar-taldeak, zure
alderdiak eta zure Jaurlaritzako bozeramaileetako batzuek
egindako adierazpenak direla eta, ez dakit gisa horretako
baieztapenak, edo zuk egindako baieztapena, dagoeneko
amortizatuta ote dauden. Edonola ere den, zein iritzi duzun
galdetu nahi dizut, Miguel Ángel Idígoras ETBko zuzendariak
komunikabide batean egindako adierazpenen inguruan zein
iritzi duzun. Aipatutako adierazpenetan jendaurrean jo zuen
EiTBko profesionalen aurka, eta guri, inolako
autokritikarik egin gabe, ia ETBri su emateko asmoa izatea
leporatu zigun.

Eskerrik asko.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Uribe-Etxeberria jauna.

Ondoren lehendakari jaunak izango du hitza.

JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (López Álvarez): Egiaz, ETBko
zuzendariaren adierazpen jakin batzuekin bat egiten ote
dudan edo ez galdetu didazu, eta horri erantzunez esango
dizut, edozein adierazpenen kasuan bezala, esandako
gauzetako batzuekin gehiago egiten dudala bat eta beste
batzuekin gutxiago.

Dena dela, bistan denez, ETBn dauden profesional gehien-
gehienak profesional onak diren arren, horietako batzuk
zarata ateratzera ari dira jolasten une honetan, ziurrenik
zuzendaritza berriaren izen ona galarazteko. Badira,
bestalde, kanpotik ere ikus-entzuleen kopuruak beste aukera
pribatu batzuetara desbideratzeko ahaleginetan