Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Mozioa, Ane Urkiola Alustiza Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Justizia Administrazioan hizkuntza ofizialen erabilera normalizatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2010.12.02
77
06:09

Jatorrizko ekimenak

09\11\03\00\00066Justizia Administrazioan hizkuntza ofizialen erabilera normalizatzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Urkiola Alustiza, Ane (NV LT) (11:13)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Barreda de los Ríos, Leopoldo (PV-ETP LT) (11:18)Bideoa ikusi

Gallastegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (11:26)Bideoa ikusi

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (11:36)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Arana Etxezarreta, Mikel (Mixto-EB LT) (11:42)Bideoa ikusi

Agirrezabala Mantxola, Juanjo (Mixto-EA LT) (11:46)Bideoa ikusi

Basabe Kortabarria, Mikel (Aralar LT) (11:51)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Urkiola Alustiza, Ane (NV LT) (12:00)Bideoa ikusi

Barreda de los Ríos, Leopoldo (PV-ETP LT) (12:05)Bideoa ikusi

Gallastegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (12:11)Bideoa ikusi

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (12:17)Bideoa ikusi

Arana Etxezarreta, Mikel (Mixto-EB LT) (Eserlekutik) (12:19)Bideoa ikusi

Agirrezabala Mantxola, Juanjo (Mixto-EA LT) (12:21)Bideoa ikusi

Basabe Kortabarria, Mikel (Aralar LT) (12:24)Bideoa ikusi

Botazioa. (12:30)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: "Mozioa, Ane Urkiola
Alustiza Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak
aurkeztua, Justizia Administrazioan hizkuntza ofizialen
erabilera normalizatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko
ebazpena".

Urkiola andreak du hitza.

URKIOLA ALUSTIZA andreak: Egun on guztioi.

Mozio honen abiapuntu den interpelazioan esaten nuen
bezala, Justizia Administrazioan hizkuntza ofizialen
erabileraren normalizazioak bukatu gabeko prozesua izaten
jarraitzen du, eta hau operadore judizial gehiengo baten
hizkuntza gaitasun faltagatik eratortzen den berezko
hizkuntza erabiltzeko eskubidearen asegabetasunean
adierazten da.

Auzitegi Konstituzionalak arautegi prozesala eta hizkuntza
araudia osagarriak direla behin eta berriro onartu du,
Erkidego Autonomoari hizkuntza ofizialtasun bikoitzaren
berezko eraginak zehazteko ahalmena onartuz.

Eta eragin hauek ezin dira, ez lege prozesalaren bidez ezta
Justizia Administrazioaren antolaketarako legediaren bidez
mugatuak izan, Auzitegi Konstituzionalaren esanetan...

LEHENDAKARIAK: Barkatu, Urkiola andrea, barkatu. Jaun-
andreok, mesedez...

Eskerrik asko.

URKIOLA ALUSTIZA andreak: Honela, jurisprudentzia honen
arabera, ez litzateke arazorik egon behar legegile
autonomikoak euskararen ofizialtasunagatik Justizia
Administrazioan eratortzen diren hizkuntza betebeharrak
ezarri ditzan, baita epaileei, magistratuei, fiskalei eta
idazkari judizialei ere, herritar guztiei berezko hizkuntza
erabiltzeko eskubidea bermatzearren, zeren hizkuntzen
ofizialtasun partekatuaren adierazpenetik sortzen baita,
hain zuzen, herritarrek botere publikoen aurrean hizkuntza
hautatzeko duten eskubidearen onarpena.

Eta mozio honetara ekarri gaituen interpelazioan esaten
nuen bezala, Justizia Administrazioari dagokio interesdunak
egin duen hizkuntza hautaketara egokitu beharra, eta ez
aldrebes.

Eskualdeetako Hizkuntzen eta Hizkuntza Gutxituen Europar
Kartak berak, Espainiak onartua, parte-hartzeek horrela
eskatzen dutenean berezko