Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Mozioa, Ramón Gómez Ugalde Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, gutxiegi erabilitako arrantza-eremuak arrazionalizatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2010.12.02
77
06:09
Deialdiko laugarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

09\11\03\00\00067Gutxiegi erabilitako arrantza-eremuak arrazionalizatzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Gómez Ugalde, Ramón (PV-ETP LT) (12:39)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Rementeria Maiz, Unai (NV LT) (12:44)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Arana Etxezarreta, Mikel (Mixto-EB LT) (12:52)Bideoa ikusi

Maeztu Perez, Daniel (Aralar LT) (12:56)Bideoa ikusi

Prieto San Vicente, Txarli (SV-ES LT) (13:00)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Gómez Ugalde, Ramón (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (13:08)Bideoa ikusi

Rementeria Maiz, Unai (NV LT) (Eserlekutik) (13:11)Bideoa ikusi

Maeztu Perez, Daniel (Aralar LT) (Eserlekutik) (13:13)Bideoa ikusi

Prieto San Vicente, Txarli (SV-ES LT) (Eserlekutik) (13:14)Bideoa ikusi

Botazioa. (13:16)Bideoa ikusi

Testua

Jaun-andreok, gai-zerrendarekin jarraituko dugu. Gai-
zerrendako laugarren puntua: "Mozioa, Ramón Gómez Ugalde
Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua,
gutxiegi erabilitako arrantza-eremuak arrazionalizatzeari
buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. Gómez jaunak du
hitza.

GÓMEZ UGALDE jaunak: Eskerrik asko, lehendakari andrea.
Egun on.

Azken urteotan euskal arrantza-portuak modernizazio-prozesu
sakon batean murgilduta daude, eta horiei esker, portu-
azpiegiturak, ekipamendua, instalazioak eta zerbitzuak
eskuratu dituzte, arrantza-jarduera logistikoen eremuak
sortzea ahalbidetuz. Beste hitz batzuekin esanda, portu-
eremuaren inguruan aberastasuna sortzera bideratutako
inbertsio garrantzitsuak egin dira, eta merkaturatzeko
helburuarekin, portuetan arrantzaren ahalik eta prestaketa
kantitate handiena burutzea bilatu da.

Gobernuak emandako informazioaren arabera, espazioak
banatzeari ekin zaio jada, alegia, arrazionalizazioa
deitutako hori. Eta jarduera nagusia orain arte soil-soilik
arrantzarako erreserbatutako eremu horietan okupazio mistoa
baimentzera bideratuko da.

2009ko abenduan interpelazio bat aurkeztu nion Gobernuari,
eta bertan, portu-azpiegituren politikaren inguruko
jarduerei buruz galdetu genion. Zehazki, euskal portuetako
hainbat arrantza-eremu modernizatu eta arrazionalizatzeko
beharraren inguruan galdetu nion sailburuari. Portuak
erabiltzeko, arrantza-portu lehiakorragoak bilakatzeko,
mantentze-lanak eta hobekuntzak burutzeko (ur-xaflen
berrantolaketa eta kirol-amarralekuen optimizazioa)
irizpide orokorrak ezartzeko asmoa zenutela esan zeniguten,
eta halaber, Euskadin garatu asmo ziren jarduera nagusien
inguruan hitz egin zenuen, horien artean, Pasaiako portua.

Baina lurraldearen arloko planik eta legerik ez dagoenez,
alde guztietan jardutea oso beharrezkoa dela uste dut. Eta
horietako bat Gipuzkoako kirol-portuak dira, adibide bat
jartzearren, bertan mila itsasontzi baitaude