Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

6
Mozioa, Mikel Basabe Kortabarria Aralar taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, ETBren albistegiek lidergoa berreskuratzeko garatu beharreko ildoei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2010.12.02
77
06:09
Deialdiko bosgarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

09\11\03\00\00068ETBren albistegiek lidergoa berreskuratzeko garatu beharreko ildoei buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Basabe Kortabarria, Mikel (Aralar LT) (13:17)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (13:20)Bideoa ikusi

Gorostiza Orbañanos, Carlos (SV-ES LT) (13:22)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (13:26)Bideoa ikusi

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (NV LT) (13:32)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Arana Etxezarreta, Mikel (Mixto-EB LT) (13:42)Bideoa ikusi

Agirrezabala Mantxola, Juanjo (Mixto-EA LT) (13:45)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Basabe Kortabarria, Mikel (Aralar LT) (13:49)Bideoa ikusi

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (13:52)Bideoa ikusi

Gorostiza Orbañanos, Carlos (SV-ES LT) (13:55)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (13:59)Bideoa ikusi

Ortuzar Arruabarrena, Andoni (NV LT) (Eserlekutik) (14:05)Bideoa ikusi

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (NV LT) (14:06)Bideoa ikusi

Botazioa. (14:11)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Testua

Gai-zerrendako bosgarren puntua: "Mozioa, Mikel Basabe
Kortabarria Aralar taldeko legebiltzarkideak aurkeztua,
ETBren albistegiek lidergoa berreskuratzeko garatu
beharreko ildoei buruz. Eztabaida eta behin betiko
ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txandan Basabe jaunak du
hitza.

BASABE KORTABARRIA jaunak: Eskerrik asko, ganberaburu
andrea. Egun on, berriz ere, guztioi.

Egia esan, interpelazio baten ondorengo mozioa da gure
taldeak hona ekarri duena, edo, beharbada, esan beharko
litzateke hona ekarri zuena, zeren tarteko zuzenketa bat
hitzartu baitugu guztiok, bai geuk (Aralarrek), bai
jeltzaleek, sozialistek, popularrek eta UPyD taldeak ere,
ezta?

Kontua da soka luzea dakarren auzia dela Euskal Irrati
Telebistari buruzkoa eta hizpide izan dugula gaia luzaroan
Legebiltzar honetan eta baita hedabideetan ere, baita
Legebiltzar honetatik kanpora ere.

Beraz, guretzako pozgarria da, bereziki pozgarria da
horrelako gai baten aurrean tarteko zuzenketa bat sinatzea
eta tarteko zuzenketa honek, gainera, nire ikuspegitik,
guztiok asebetetzea. Tarteko zuzenketa hau izatea sinatu
dugun guztiontzat zoru egokia ez ja iraganari buruz berba
egiteko, ez ja orain arte gertatu denari buruz berba
egiteko, baizik eta aurrera begira egin behar denaz berba
egiteko eta aurrera begira Euskal Irrati Telebistan
albistegietan izan behar den zorua guztion artean finkatzen
hasteko.

Nik adostasuna dagoela eta hor utziko nuke nire parte-
hartze hau, uste dudalako tartekoak esaten duenean EITB-ri
eskatzen zaiola "... berma dezala haren albistegien
garapenaren ardatzak hauek izatea: egiatasuna,
neutraltasuna, iritzien aniztasuna, interes informatiboa
eta independentzia profesionala. Horiek dira-eta euskal
gizarteak merezi dituen eta irrati telebista publiko bati
egokitzen zaizkion irizpideak", nik uste dut Legebiltzar
honek bat egitea planteamendu honetan eta Legebiltzar honek
hau jartzea mahai gainean, ez, esan dudan bezala, iraganari
begiratzeko, baizik eta etorkizunari begiratzeko,