Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Mistoa-UPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Frantziako ikastolen finantzazioari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2010.12.16
80
05:07

Jatorrizko ekimenak

09\11\02\01\00411Frantziako ikastolen finantzazioari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (12:46)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Agirrezabala Mantxola, Juanjo (Mixto-EA LT) (12:59)Bideoa ikusi

Arana Etxezarreta, Mikel (Mixto-EB LT) (13:04)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (13:08)Bideoa ikusi

Reyes Martín, Vicente (SV-ES LT) (13:19)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Basabe Kortabarria, Mikel (Aralar LT) (13:30)Bideoa ikusi

Mendizabal Mendizabal, Garbiñe (NV LT) (13:35)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (13:43)Bideoa ikusi

Agirrezabala Mantxola, Juanjo (Mixto-EA LT) (13:50)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (13:53)Bideoa ikusi

Reyes Martín, Vicente (SV-ES LT) (13:55)Bideoa ikusi

Basabe Kortabarria, Mikel (Aralar LT) (14:00)Bideoa ikusi

Mendizabal Mendizabal, Garbiñe (NV LT) (14:06)Bideoa ikusi

Botazioa. (14:09)Bideoa ikusi

Testua

Halaxe da, gai-zerrendako bosgarren puntua: "Mistoa-UPyD
legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena,
Frantziako ikastolen finantziazioari buruz. Eztabaida eta
behin betiko ebazpena".

Proposamena aurkeztu duen taldearen txanda. Maneiro jaunak
du hitza ekimena aldezteko.

MANEIRO LABAYEN jaunak: Egun on, berriz ere.

Bueno, lehenik eta behin esan behar dut ados nagoela atzo
bertan Vicente Reyes jaunak hedabide bati egindako
adierazpenekin, eta hitzez hitz ekarriko dut gogora
esandakoa: "Ez dugu jarraitu behar kanpoko erakunde
pribatuei diru-laguntza zuzenak ematen. Hori egitea
dagokion herrialdearen erantzukizuna da".

Ederto, bada, UPyD guztiz ados dago printzipio horrekin,
eta espero dut, beraz, Talde Sozialistak aldeko botoa
ematea UPyDk planteatutako legez besteko proposamen honi,
funtsean horixe planteatzen baitu, eta Vicente Reyes
jaunaren hitzetan ezin hobeto laburbilduta dago: "Ez dugu
jarraitu behar kanpoko erakunde pribatuei diru-laguntza
zuzenak ematen. Hori dagokion herrialdearen erantzukizuna
da". Horrenbestez, zuek ados bazaudete, etenaldi bat egin
dezakegu eta erdibideko zuzenketa bat adostu dezakegu Talde
Popularraren, Talde Sozialistaren eta UPyDren artean.

Alde batetik, beraz, ados nago Vicente Reyes jaunaren hitz
horiekin. Eta Ganbera honetako lehendakari andreak berak
irailaren 22an egindako galdera bera egiten diot neure
buruari, ETBn egindako elkarrizketa batean Quiroga andreak
honako hau galdetu baitzion bere buruari: "Zertan ari gara
euskaldunok Euskaditik kanpora dauden ikastetxe pribatuak
finantzatzen?". Bada, nik neuk ere Quiroga andreak
irailaren 22an Euskal Telebistan bere buruari egin zion
galdera horixe bera egiten diot neure buruari. Iruditzen
zait, beraz, funtsean ados gaudela, baina nik uste dut UPyD
gai zehatz honetan koherenteagoa dela.

Guk zer proposatzen dugu, zer jartzen du gure legez besteko
proposamenean? Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari
eska diezaiola erabat ezabatu dezala Seaska Ipar Euskal
Herriko