Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

1
Jaurlaritza-Legearen 43. atala betez, guztizko politikari buruzko eztabaidaketa.
1985.09.20
19
05:06

Hizlariak

Hasiera eman zaio bilkurari.

Lehendakaria (00:00)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Berriro ekin zaio bilkurari.

Taldeen txanda.

Onaindia Nachiondo, Mario (EE LT) (00:00)Bideoa ikusi

Mayor Oreja, Jaime (GP LT) (00:27)Bideoa ikusi

Benegas Haddad, José M.ª (SV-ES LT) (01:07)Bideoa ikusi

Agirre Kerexeta, Iñigo (NV LT) (01:43)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Lehendakaria (02:12)Bideoa ikusi

Onaindia Nachiondo, Mario (EE LT) (02:32)Bideoa ikusi

Lehendakaria (02:40)Bideoa ikusi

Mayor Oreja, Jaime (GP LT) (02:42)Bideoa ikusi

Lehendakaria (02:51)Bideoa ikusi

Amaiera eman zaio bilkurari.

Testua

Bilkurari 11k eta 12 minutu direla eman zaio hasiera.

LEHENDAKARI (Pujana Arza) jaunak: Legebiltzarkideok,
ihardunaldi honi hasiera ematen diogu. Legebiltzarkideok,
gaurko Osoko Bilkura honegaz bilkuraldi berri bati ematen
diogu hasiera.

Mexico-ko atsekabeaz ikaraturik eta sumindurik,
Legebiltzar honen izenean herri anaikor honegaz bat
gatozala adierazten dut.

Jaurlaritzaren Legeak 43garren atalean agintzen duenez:
"Legebiltzarraren urteko agizko lehenengo bilkura
aldietatik lehenbiziko Osoko Bilkuran Jaurlaritzak
Lehendakariaren bitartez bere guztizko politikaren
adierazpen bat egingo du. Ondoren, eztabaidaketa bat izango
da inolako boto-ematerik gabe". Eta Araudiaren 132garren
atalak honela dio: "Urteko lehenengo bilkuraldia
hasterakoan Legebiltzarraren Osoko Bilkurak Jaurlaritzaren
orotariko politika bideei buruzko eztabaidaketa izango du,
Jaurlaritza- Legearen 43garren atalak agintzen duenez.

Eztabaidaketari Jaurlaritzako Lehendakariak eskuhartuz
ekingo zaio; ondoren, Legebiltzarreko Lehendakariak bilkura
24 ordu baino gehiagokoa izango ez den aldi baterako
geldiarazi ahal izango du. Hori eginez edo aldi hori igaro
ondoren, Legebiltzar-talde bakoitzaren izeneko batek
eskuhartuko du 30 minututan gehienera.

Jaurlaritzako kideek eskatu hainbat aldiz eskuhartu
ahal izango dute. Taldeen izenekoei banaka erantzun
diezaietenean, horiei 10 minututan ihardesteko eskubidea
izango dute. Jaurlaritzako kideek taldeen ordezkariei
batera erantzun badiete, talde bakoitzekoak 10 minutuz
ihardesteko eskubidea izango du.

Eztabaidaketa bukatu ondoren, eta inolako boto-ematerik
gabe, Lehendakariak bilkura bukatutzat joko du".

Bilkurari hasiera ematen zaio. Batzarraren Araudiaren
132. atalean finkatutako prozeduraz, hasiera batean,
Lehendakariaren eskuhartzearen saloa egiten du, bilkura
etetea gero, legebiltzar-taldeen eskuhartzea gehienez ere
30 minutuz, agizko Jaurlaritzaren eskuhartzea eta
erantzuteko legebiltzar-taldeen banakako edo