Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Famili egitamuketarako tegiak eta gizarte-sikolojiazko banakoak Osakidetzaren egituran sartzeari buruzko legez bestekoaren saloa.
1985.09.26
20
06:15

Jatorrizko ekimenak

02\11\02\01\00043Familia-Egitamuketarako Tegiak eta Gizarte-Sikolojiazko Banakoak Osakidetzaren egituran sartzeari buruz.

Izapideak

G.Z.ko 5. puntua.

Hizlariak

Eten egin da bilkura.

Berriro ekin zaio bilkurari.

Lertxundi Barañano, Roberto (EE LT) (00:49)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Mosquera Mata, Pablo Alejandro (GP LT) (00:59)Bideoa ikusi

Ariz Bidondo, Ana (SV-ES LT) (01:07)Bideoa ikusi

Bereciartua Arriaran, Ana (NV LT) (01:18)Bideoa ikusi

Botazioak. (01:26)Bideoa ikusi

Testua

Bilkurari 15ak eta 35 minutu direla ekin zaio berriro.

LEHENDAKARI jaunak: Punto quinto del orden del día:
"Debate y resolución definitiva en relación con la
proposición no de ley relativa a la integración de los
centros de planificación familiar y los módulos
sicosociales en la estructura de Osakidetza, formulada por
el Grupo Parlamentario Euskadiko Ezkerra".

Bostgarren gaia: "Euskadiko Ezkerra Legebiltzar Taldeak
famili egitamuetarako tegiak eta gizarte sikologiazko
banakoak Osakidetzaren egituran sartzeari buruz egindako
legez bestekoaren saloaren eztabaidaketa eta azken
erabakia".

Proposatzen duen taldeak eskuhartuko du. Lertxundi
jauna da hizpidearen jabe.

LERTXUNDI BARAÑANO jaunak: Beti izan da gure
legebiltzar taldearen kezka eta gure alderdiarena,
osasunketa gaian, lehen sorozpidetzari, herri osasunari
dagokion guztia. Alde honetatik, ez dugu inolako aukerarik
edo unerik galdu eremu horretan uler daitekeen gauzekin
zerikusia duten gaiak Legebiltzarrera ekartzeko.

Honen barruan, gauza jakina da badirela zenbait sail
beste batzuk baino hobeto lan egiten dutenak, eta beste
batzuk gauza gehienak baino okerrago gure Ardularitzan,
gure Elkartean. Eta alde honetatik gaur hona ekarri dugu,
zuen aurrera, gure Elkartean famili egitamuetarako tegiak
eta gizarte sikologiazko banakoen benetako egoeraren berri
ematen ahalegintzen den legez bestekoaren saloa, jadanik 20
baino gehiago dira, uste dut 24 direla une honetan, eta
bere bizkarrean, luzaroan burututako lana daukate, gizarte,
sendabide eta aldezaurreko aztura garrantzitsua, eta hala
eta guztiz ere, Ardularitzak guztiz baztertuak ditu.

Arazoa, beraz, egoera honen aurrean jarrera hartzea da,
beharbada zuek xehetasun guztiz ezagutuko duzuen zerbaiten
aurrean, beste batzuk gutxiago, baina edozein eratan ere
entzuna izan behar dute, izan ere gure Elkartean sortu den
lehendabiziko famili egitamuetarako tegia 76. urtean eman
zen Rekaldeberrin, auzoko sendi elkartearen arioz aituekin
batera,