Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

6
Bizisari-Legea deritzan Gizarte-Segurantzaren egitura eta babespideak arrazoizkotzeko presako neurriei buruzko legez bestekoaren saloa.
1985.09.26
20
06:15

Jatorrizko ekimenak

02\11\02\01\00044Bizisari-Legea deritzanari buruz.

Izapideak

G.Z. 6. puntua.

Hizlariak

Mosquera Mata, Pablo Alejandro (GP LT) (01:28)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Olabarria Muñoz, Emilio (NV LT) (01:41)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Lertxundi Barañano, Roberto (EE LT) (01:54)Bideoa ikusi

Martínez Pérez, Alfonso (SV-ES LT) (01:59)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Lertxundi Barañano, Roberto (EE LT) (Eserlekutik) (02:14)Bideoa ikusi

Mosquera Mata, Pablo Alejandro (GP LT) (02:14)Bideoa ikusi

Olabarria Muñoz, Emilio (NV LT) (02:20)Bideoa ikusi

Martínez Pérez, Alfonso (SV-ES LT) (02:23)Bideoa ikusi

Olabarria Muñoz, Emilio (NV LT) (Eserlekutik) (02:28)Bideoa ikusi

Botazioak. (02:28)Bideoa ikusi

Testua

Punto sexto del orden del día: "Debate y resolución
definitiva en relación con la proposición no de ley sobre
la denominada ley de Pensiones (ley de Medidas Urgentes
para la racionalización de la estructura y acción
protectora de la Seguridad Social), formulada por el Grupo
Parlamentario Popular".

Seigarren gaia: "Grupo Popular Legebiltzar Taldeak
Bizisari legea deritzan Gizarte Segurantzaren egitura eta
babespideak arrazoizkotzeko Presako Neurrien legeari buruz
egindako legez bestekoaren saloaren eztabaidaketa eta azken
erabakia".

Proposatzen duen taldearen txanda. Mosquera jauna.

MOSQUERA MATA jaunak: Lehendakari jauna,
legebiltzarkide jaun-andreok, Grupo Popularrak, zeinek
pentsatzen bait du Eusko Legebiltzarrak gizarte
errealitatearekin uneoro harremanak izan behar dituela -
hori izan da bederen gure kezka Legigintzaldian zehar-,
ezin zezakeen igarotzen utz izan dugun uda luzea, zeinetan
era guztietako berriak eman bait dira, Legebiltzarrera
ekarri gabe, eta ia esan genezake presaka ekarri dugula,
gaia oraindik guztiz bukaturik ez bazegoen ere, oraindik ez
zen argitaratu Estatuko Ardularitza Aldizkarian, gerora
"Gizarte Segurantzaren egitura eta babespideak
arrazoizkotzeko" legea izan dena, baina, espainiar herrian,
hizkuntza arrunta erabiliz, batzuk "bizisarien murrizte
legea" deitzeari ekin diote.

Nik uste dut gai honen zain luzaroan egon garela,
gaudela eta egongo garela, asko bait dira, ez bakarrik
espainiar nazioan, baita euskal Autonomi Elkartean,
kezkaturik dauden hiritarrak, segurtasun ezaren sentsazioa
dutenak, batez ere 50 urte baino gehiago badituzte, eta
nolabait nahastu xamar geratu dira, ia ez bait dakite
hurbil duten, hurbil denboraz, zahar-saritzearekin zer
gertatuko den.

Jakina, Grupo Popularrak ekinbidea aurkeztu zuenetik
gauza asko gertatu dira. Egitasmoan aldaketak izan dira,
bada aldibaterako bide bat ere egitasmoa hobetu duena -dena
esan behar da, batak ez du bestea kentzen-, egitasmoaren
ezarpenaren