Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

10
"Fundación José Matía Calvo"ri buruzko itauna.
1985.09.26
20
06:15

Jatorrizko ekimenak

02\10\04\01\00054"Fundación José Matía Calvo"-ri buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Lertxundi Barañano, Roberto (EE LT) (00:29)Bideoa ikusi

Lan, Osasun eta Gizarte Segurantza Saila, sailburua (00:39)Bideoa ikusi

Amaiera eman zaio bilkurari.

Testua

Punto décimo: "Interpelación formulada al excelentísimo
señor Consejero de Trabajo, Sanidad y Seguridad Social por
parte del ilustrísimo señor don Roberto Lertxundi Barañano,
del Grupo Parlamentario de Euskadiko Ezkerra, en relación
con la Fundación "José Matía Calvo".

Hamargarren gaia: "Euskadiko Ezkerra Legebiltzar
Taldeko Roberto Lertxundi jaun txit argiak Lan, Osasunketa
eta Gizarte Segurantzako Sailburu Jaun txit gorenari
"Fundación José Matía Calvo" ri buruz egindako itauna".

Lertxundi jaunak du hizpidea.


LERTXUNDI BARAÑANO jaunak: Funtsean Eusko
Jaurlaritzaren ekintzei buruzko itauna baino gehiago
iritzia eskatzeko asmoa adierazten duen itauna aurkeztu
dugu, "Matia Calvo" Iraskundea jaurtze mailakoa ez den
herri mailako iraskundea da, guztiok dakizuen bezala, eta
bere eraentzari, bere ardularitzari dagokionez, inola ere
ez dago geure Elkarteko Ardularitza polikoaren menpe. Hau
argi utzi behar da, egin behar ditudan galderak Eusko
Jaurlaritzaren ekintza edo hutsen salaketa ez direla
ulertzea nahi dudalako, funtsean, batez ere, eritetxe honi
buruzko zenbait xehetasuni dagozkion argipide eta iritzi
eskabidea baizik.

Zuek badakizue iraskunde hau, bakarra dena gure
Elkartean eta baita neurri altu batean Estatu espainiar
osoan ere, fisikoki bi zatitan banandutako eritetxea dela -
"Rezola" tegia eta "Birminghan" tegia-, orain dela 100 urte
sortu zela -bere mendeurrena ospatu du-, goiko zatiak eri
lasterren eritetxe gisa iharduten du eta beheko zatiak eri
luzakorra dutenen eritegi gisa, ia ehuneko 100eko betekada
mailarekin eta egia esan, Donostiako "Arantzazuko Ama
Birjina" Eritetxearen 6. pisua dela esan daiteke, Insalud-
ekin itune bat bait dauka, eta hori dela medio geriatria
alorreko gaixo guztiak iraskunde honetara igarotzen dira,
bost mila pezetatik gorako itune batekin, uste dut 5.300
direla ohe/egun bakoitzeko, mota honetako eriak
Erresidentzian sartzea eragotziz. Hau da, Insalud-ek bere
eritetxean betetzen ez duen zeregina betetzen