Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Lehenbailehen eztabaidatzeko Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, Chillida-Leku museoaren egoerari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2011.02.03
84
09:07

Jatorrizko ekimenak

09\11\02\01\00458Chillida-Leku museoaren egoerari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Gómez Ugalde, Ramón (PV-ETP LT) (12:23)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Basabe Kortabarria, Mikel (Aralar LT) (12:31)Bideoa ikusi

Arana Etxezarreta, Mikel (Mixto-EB LT) (12:36)Bideoa ikusi

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (NV LT) (12:40)Bideoa ikusi

Pérez-Fuentes Hernández, Pilar (SV-ES LT) (12:51)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (13:01)Bideoa ikusi

Agirrezabala Mantxola, Juanjo (Mixto-EA LT) (13:06)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Gómez Ugalde, Ramón (PV-ETP LT) (13:11)Bideoa ikusi

Basabe Kortabarria, Mikel (Aralar LT) (13:15)Bideoa ikusi

Arana Etxezarreta, Mikel (Mixto-EB LT) (Eserlekutik) (13:20)Bideoa ikusi

Pérez-Fuentes Hernández, Pilar (SV-ES LT) (Eserlekutik) (13:21)Bideoa ikusi

Gómez Ugalde, Ramón (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (13:23)Bideoa ikusi

Botazioa. (13:24)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: "Lehenbailehen
eztabaidatzeko Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako
legez besteko proposamena, Chillida-Leku museoaren egoerari
buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. Gómez jaunak du
hitza.

GÓMEZ UGALDE jaunak: Eskerrik asko, lehendakari andrea.
Egun on.

Legebiltzarkideok, osoko bilkura honetan atzeratu samar
gabiltzanez eta egun luze samarra dugunez, labur izaten
saiatuko naiz, batez ere ia adostasunera iritsi garelako
gure taldearen, proposamena egin duenaren, eta zuzenketak
egin dituzten taldeen artean.

1983an Eduardo Chillida eskultore donostiarrak amets bat
izan zuen: jendeari bere eskulturen artean paseatzea
ahalbidetuko zion lekua aurkitzea. Horretarako, bere obrak
atzera erosi behar izan zizkion Parisko galeria bati,
kontratua baitzuen esklusiban galeria horrekin, eskultore
donostiarraren obra guztia eskuratzeko. Gainera, 1984an
lursaila erosi zuen Hernani udalerrian, Zabalaga lursaila,
erortzear zen baserria ere bere baitan zuena. Aldi horretan
erortzeko zorian zegoen baserria berriz altxatzea lortu
zuen, eta hori izan zen Eduardo Chillidaren lanerako lekua
eta bere ametsa gauzatzeko lekua.

Bere familiak dioen moduan, urte horietan, eta 2000. urtean
abian jarri zen arte, eskultorea baserriarekin aritu zen
hizketan, hori zentro artistiko bihurtzeko ahaleginean.
Azkenik, lortu egin zuen hori. Bertan bere obrak jartzen
joan zen, ondoren Zabalaga finkan, Chillida-Leku museoan,
ezagutu dugun oxidoa hartzen joateko.

2000. urtean inauguratu zuten museoa, eta bertan agintarien
presentzia zabala izan zen. Erregeak izan ziren bertan,
baita Alemaniako kantzilerra, Gobernuko presidentea,
lehendakaria eta euskal agintari eta erakunde ugari ere.

Hamar urte hauetan 810.000 bisitari izan ditu museoak.
Baina ez bisitetan bakarrik, kultur jarduera ugari egin
baitira bertan, Musika Hamabostalditik hasi eta esparru
artistikoarekin eta modarekin zerikusia duten
ekitaldietara. Horien