Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

7
Euzko Abertzaleak, Euskal Talde Popularra, Aralar, Mistoa-Eusko Alkartasuna eta Mistoa-UPyD legebiltzar-taldeek egindako legez besteko proposamena, banaketa eta dibortzioetan zaintza partekatua aplikatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2011.02.03
84
09:07

Jatorrizko ekimenak

09\11\02\01\00448Banaketa eta dibortzioetan zaintza partekatua aplikatzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (17:56)Bideoa ikusi

Agirrezabala Mantxola, Juanjo (Mixto-EA LT) (18:01)Bideoa ikusi

Basabe Kortabarria, Mikel (Aralar LT) (18:05)Bideoa ikusi

Garrido Knörr, Laura (PV-ETP LT) (18:09)Bideoa ikusi

Arregi Romarate, Amaia (NV LT) (18:15)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Arana Etxezarreta, Mikel (Mixto-EB LT) (18:19)Bideoa ikusi

Gallastegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (18:23)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Garrido Knörr, Laura (PV-ETP LT) (18:33)Bideoa ikusi

Arregi Romarate, Amaia (NV LT) (18:36)Bideoa ikusi

Arana Etxezarreta, Mikel (Mixto-EB LT) (18:39)Bideoa ikusi

Gallastegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (18:42)Bideoa ikusi

Botazioa. (18:45)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako zazpigarren puntua: "Euzko Abertzaleak,
Euskal Talde Popularra, Aralar, Mistoa-Eusko Alkartasuna
eta Mistoa-UPyD legebiltzar-taldeek egindako legez besteko
proposamena, banaketa eta dibortzioetan zaintza partekatua
aplikatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duten taldeen txanda. Mistoa-UPyD
taldearen izenean, Maneiro jaunak du hitza. Eta, aukeraz
baliatuz, ongietorria eman nahi diet eta agur bat helarazi
nahi diet La Terraza elkarteko kideei.

MANEIRO LABAYEN jaunak: Eskerrik asko, lehendakari andrea.

Labur-labur, denbora oso mugatua baitugu, lehentasunezko
aukera gisa zaintza partekatuaren alde UPyD zergatik dagoen
azaltzeko.

Gure ustez haurrak guraso biekin aurrez aurreko harremana
eta harreman zuzena, erregulartasunez, izateko duen
eskubidea ongien errespetatzen duen aukera delako.

Ama eta aita benetan izateko eskubidea nazioarteko erakunde
demokratiko guztiek aitortutako eskubidea delako. Haurren
Eskubideei buruzko Konbentzioaren, 1989ko azaroaren
20koaren, 7. artikuluan aitortzen da haurrek, ahal den
neurrian, gurasoen arreta izateko eskubidea dutela.

Uste dugulako gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna
ongien bermatzen duen aukera dela. Gure ikuspegitik
gizonezkoek eta emakumezkoek, bikote-harremanaren gainetik,
seme-alabak hazteko eta hezteko, seme-alabez maila
guztietan gozatzeko eta seme-alaben ardura maila guztietan
hartzeko benetako eskubide-berdintasuna, aukera-
berdintasuna eta tratu-berdintasuna ongien aldezten duen
araua delako.

Argi eta garbi bidegabeak diren egoerak, eta gaur egun
gertatzen diren ezberdintasun-egoerak, ongien saihestuko
lituzkeen sistema delako. Egoera bidegabeak ez ikustea, edo
ikusi arren ez eragoztea gure ustez barkaezina da, erabat
barkaezina.

Gurasoen erantzukidetasun-kulturaren alde gaudelako, guraso
biek seme-alabak hazten eta hezten ongien inplikatzen
dituen sistema den aldetik.

Eta arau honekin gutxitu egingo liratekeelako une honetan
gertatzen diren