Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Mistoa-UPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, unibertsitateaz kanpoko irakasleen ordezkapenak egiteko aukera izateari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2011.02.10
86
05:30
Deialdiko seigarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

09\11\02\01\00375Unibertsitateaz kanpoko irakasleen ordezkapenak egiteko aukera izateari buruz

Izapideak

Legez besteko proposamena ezetsi egin da

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (13:47)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (13:55)Bideoa ikusi

Reyes Martín, Vicente (SV-ES LT) (14:01)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Arana Etxezarreta, Mikel (Mixto-EB LT) (14:12)Bideoa ikusi

Agirrezabala Mantxola, Juanjo (Mixto-EA LT) (14:15)Bideoa ikusi

Basabe Kortabarria, Mikel (Aralar LT) (14:21)Bideoa ikusi

Aurrekoetxea Bilbao, Arantza (NV LT) (14:27)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (14:36)Bideoa ikusi

Reyes Martín, Vicente (SV-ES LT) (14:41)Bideoa ikusi

Agirrezabala Mantxola, Juanjo (Mixto-EA LT) (14:48)Bideoa ikusi

Basabe Kortabarria, Mikel (Aralar LT) (14:52)Bideoa ikusi

Aurrekoetxea Bilbao, Arantza (NV LT) (14:56)Bideoa ikusi

Botazioa. (15:02)Bideoa ikusi

Amaiera eman zaio bilkurari.

Testua

Gai-zerrendako seigarren puntua: "Mistoa-UPyD legebiltzar-
taldeak egindako legez besteko proposamena, unibertsitatez
kanpoko irakasleen ordezkapenak egiteko aukera izateari
buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena aurkeztu duen taldearen txandan Mistoa-UPyD
taldearen ordezkariak, Maneiro jaunak, du hitza.

MANEIRO LABAYEN jaunak: Eskerrik asko, lehendakari andrea.

Jakinarazi nahi dizuet erdibideko testu bat adostu dugula
Talde Popularrarekin, eta honako hau jaso da: "Eusko
Legebiltzarrak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Sailari eskatzen dio ahalbidetu diezaiela orokorrean
hizkuntza-eskakizunik gabeko izangai guztiei EAEko
unibertsitatez kanpoko herri-ikastetxeetako irakasleak
ordezkatzeko zerrendetan sartzea esandako hizkuntza-
eskakizuna dutenen baldintza beretan gaztelera eta
gaztelerazko literatura, atzerriko hizkuntzak eta
gazteleraz edo atzerriko hizkuntza batean irakasten diren
gaiak irakasteko".

Bigaren puntuan honako hau jaso da: "Horretarako, Eusko
Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio beste ebazpen
bat eman dezala unibertsitatez kanpoko herri-ikastetxeetan
irakasleak ordezkatzeko izangaien zerrenda kudeatzeko".

Bistakoa den bezala, eta eztabaida apur bat mugatzen
joateko, unibertsitatez kanpoko irakaskuntza publikoaz eta
irakasleen ordezkapenetarako zerrendak sortu eta kudeatzeaz
ari gara.

Hizkuntza-eskakizunik ez duten irakasleei gai horiek
irakasteko aukera emateaz ari gara. Eta nola? Bada, beste
ebazpen baten bidez proposatzen dizuegun hori ahalbidetuz.

Hezkuntza Saileko Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren
2004ko ebazpenaren bidez onetsi ziren Euskadiko
unibertsitatez kanpoko herri-ikastetxeetan irakasleak
ordezkatzeko izangaien zerrenda kudeatzeko jarraibideak,
eta bertan mugatu egiten zaie ordezkapenak egiteko zerrenda
horietan egotea 1. edo 2. hizkuntza-eskakizuna ez dutenei
euskaraz nahiz gazteleraz irakasteko, bai eta atzerriko
hizkuntza bat edo atzerriko hizkuntza batean irakasteko
ere.

Eta jarraibideen 2.2