Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

7
Mistoa-Ezker Batua Berdeak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, hileta zibilen gaineko arau bat egiteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2011.02.17
87
04:31

Jatorrizko ekimenak

09\11\02\01\00395Hileta zibilen gaineko arau bat egiteari buruz

Izapideak

Mistoa-EB eta Euskal Sozialistak legebiltzar taldeek aurkeztutako erdibideko zuzenketa bat onartu da

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Arana Etxezarreta, Mikel (Mixto-EB LT) (13:36)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Gallastegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (13:41)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (Eserlekutik) (13:44)Bideoa ikusi

Agirrezabala Mantxola, Juanjo (Mixto-EA LT) (13:45)Bideoa ikusi

Maeztu Perez, Daniel (Aralar LT) (13:48)Bideoa ikusi

Blanco Garrido, M.ª Mar (PV-ETP LT) (13:51)Bideoa ikusi

Urkiola Alustiza, Ane (NV LT) (13:55)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Arana Etxezarreta, Mikel (Mixto-EB LT) (Eserlekutik) (13:57)Bideoa ikusi

Botazioa. (13:57)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako zazpigarren puntua: "Mistoa-Ezker Batua
Berdeak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko
proposamena, hileta zibilen gaineko arau bat egiteari
buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. Mistoa-Ezker Batua
Berdeak taldearen izenean, Arana jaunak du hitza.

ARANA ETXEZARRETA jaunak: Eskerrik asko, presidente andrea.
Ikusita adostu dugun osozko zuzenketa, begi-bistakoa da
gure helburua gai hau Ganberara ekartzeko unean ez zela
hainbeste araudi berezi bat edo beste bultzatzea, baizik
eta Ganbera honek posizionamendu bat izatea hileta zibilen
inguruan. Uste dugulako hainbat eta hainbat udaletxetan edo
udalerritan, nahiz eta eskaera egon badaitekeen hileta
zibil hauek egin ahal izateko, askotan ez dela posible
izaten, udaletxe horrek edo udalerri horrek erabaki duelako
honen inguruan batere arauketarik ez egitea. Eta beraz,
gure proposamena zen, hain zuzen ere, egoera hori erraztea.

Tamalez, ordea, batzuekin eta besteekin hitz eginda,
konturatu gara posible zela honi buruz hitz egitea baino,
udal-autonomiari buruz eta udal-eskumenei buruzko eztabaida
bat izatea. Eta nola hori ez zen gure helburua, ez genuen
nahi legezko eztabaida batean sartzea, uste izan dugu
hobeto zela gutxienez Legebiltzar honek, eta espero dut
hala izatea, bere oniritzia ematea eta animatzea udaletxe
ezberdinak aukera hau beraien bizilagunei emateko.

Zeren uste dugu ezkontza gehienak gaur egun zibilak izanik,
normala dela baita ere atentzioa hiletetara bideratzea,
gero eta gehiago baikara elizaz gain beste leku batzuk
eskatzen ditugun pertsonak bere lagun eta familiakideei
ahalik eta duinena den ekitaldi pribatu bat ospatu ahal
izateko. Uste dugu administrazio ezberdinek, beraz, interes
berezia izan beharko luketela egoera hau ahal den neurrian
konpontzeko eta gure ustez eskaera soziala den egoera bati
erantzuna emateko. Baina esan bezala, gauzak bere horretan
gelditzen dira.

Horregatik, uste dut aukera paregabea dugula gutxienez gai
hau