Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

15
Galdera, Luke Uribe-Etxebarria Apalategi Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, merkataritzaren sektorerako opari-txekeen kanpaina laster abian jartzeari buruz
2011.02.18
88
05:57
Deialdiko hamaseigarren puntua. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak erantzun du.

Jatorrizko ekimenak

09\10\05\01\00442Merkataritzaren sektorerako opari-txekeen kanpaina laster abian jartzeari buruz

Izapideak

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak erantzun du

Hizlariak

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (NV LT) (Eserlekutik) (12:49)Bideoa ikusi

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila, sailburua (12:51)Bideoa ikusi

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (NV LT) (12:53)Bideoa ikusi

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila, sailburua (12:56)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hamaseigarren puntua: "Galdera, Luke Uribe-
Etxebarria Apalategi Euzko Abertzaleak taldeko
legebiltzarkideak lehendakariari egina, merkataritzaren
sektorerako opari-txekeen kanpaina laster abian jartzeari
buruz".

Uribe-Etxebarria jaunak du hitza.

URIBE-ETXEBARRIA APALATEGI jaunak: Eskerrik asko,
legebiltzarburu andrea.

Aurreko punturen bateko blog batetik, benetako bluf batera
pasatuko gara jarraian.

Badirudi berehala abian jartzekotan dela merkataritzaren
aldeko eskaera eta kontsumoa suspertzen saiatzeko opari-
txekeen kanpaina. Kanpainarako milioi bat euroko
aurrekontua dago, eta nire galdera da ea nola baloratzen
duzun eraginkortasun- eta efikazia-terminoetan
merkataritzaren sektorerako opari-txekearen kanpaina hori.

Eraginkortasunarekin esan nahi dut ea benetan eraginkorra
den kontuan hartuta aurrekontuaren erdia, 500.000 euro,
alegia, programa abian jartzeko edo programa ezartzeko
gastuetara bideratuko dela. Eta efikaziarekin esan nahi dut
ea zure ustez neurri hori benetako laguntza izango den
herri eta hirietako merkataritzarentzat azalera handiei
aurre egin ahal diezaieten.

Kasu praktiko baten bidez kanpaina honen mekanismo zehatza
deskribatzeko eskatzen dizut, mesedez.

Eskerrik asko.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Uribe-Etxebarria jauna.

Jarraian, sailburu jaunak du hitza.

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMOKO
SAILBURUAK (Unda Barturen): Ez dago izen hori duen
kanpainarik, baina pentsatzen dut Legebiltzar honetan
aipatu nuen kanpainaz, eskaera suspertzeko SPRIren
kontseiluak laster onetsiko duen kanpainaz ariko zarela.

Eraginkortasuna eta efikazia aipatu dituzu. Ziur nago
kanpainak bi definizioak beteko dituela, baina abian jarri
arte itxaron beharko dugu eskatzen didazun balorazioa
egiteko.

Baina kanpaina horren hainbat kontzeptu azaldu nahi
nizkizuke, itxura denez ez baituzu bere berri.

2010ean, merkataritza minorista egokitzeko plana abian
jarrita zegoenean, sektorearen lehiakortasuna hobetzearen
alde egin da