Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

26
Galdera, Bakartxo Tejeria Otermin Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari egina, Okelaren Lanbide arteko Mahaiari buruz
2011.02.18
88
05:57
Deialdiko hogeita bederatzigarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

09\10\05\01\00444Okelaren Lanbide arteko Mahaiari buruz

Izapideak

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak erantzun du

Hizlariak

Tejeria Otermin, Bakartxo (NV LT) (15:19)Bideoa ikusi

Ingurumenaa, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantz Saila, sailburua (15:20)Bideoa ikusi

Tejeria Otermin, Bakartxo (NV LT) (15:21)Bideoa ikusi

Ingurumenaa, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantz Saila, sailburua (15:24)Bideoa ikusi

Amaiera eman zaio bilkurari.

Testua

Gai-zerrendako hogeita bederatzigarren puntua: "Galdera,
Bakartxo Tejeria Otermin Euzko Abertzaleak taldeko
legebiltzarkideak Ingurumen, Lurralde Plangintza,
Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari egina, Okelaren
Lanbide arteko Mahaiari buruz".

Tejeria andreak du hitza.

TEJERIA OTERMIN andreak: Eskerrik asko, presidente anderea.
Sailburu andrea, legebiltzarkideok, eguerdi on.

Dagoeneko urtebete igaro da okelaren mahai
interprofesionala martxan edo abian jarri zenetik.
Urtebeteko ibilbide honetan mahai hori osatzen duten
batzorde ezberdinak behin eta berriz bildu dira. Eta
bertako kideak akordio ezberdinak egitera ere iritsi dira.

Guk galdera honekin jakin nahi duguna da zer balorazio, zer
balio ematen diezun hor mahaikide guztien artean hartu
dituzten erabaki eta akordioei eskerrik asko.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Tejeria andrea.

Jarraian, sailburu andreak du hitza.

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZAKO
SAILBURUAK (Unzalu Pérez de Eulate): Bai, legebiltzarkide
andrea, balorazioa, hasiera batean, positiboa da. Jende
multzo bat, era honetako mahai bat, hainbat azpisektore
bere baitan biltzen dituen mahai bat, akordiotara iristen
denean eta planteamendu bateratuak egitera iristen denean,
bistakoa den bezala balorazioa ezin da bestelakoa izan,
uste baitugu batzordeetan eta osoko bilkuran hartzen diren
akordioak onuragarriak direla sektorearentzat.

Eta, esan bezala, mahai horretan ekoizleak eta saltzaileak
daude, eta banatzaileak, sindikatuak eta erakundeak. Eta
mahaiaren helburua denok elkarrekin lan egitea da.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, sailburu andrea.

Jarraian, Tejeria andreak du hitza.

TEJERIA OTERMIN andreak: Oso ondo dago daukazun satisfazio
eta edo balorazio on hori. Daukazun diot zeren gainontzeko
mahai kideak ez dute horrela pentsatzen. Behin eta berriz
zuk esan diguzu: "Aurreko Jaurlaritzak ez bezala, guk ez
ditugu erabakiak alde bakarretik hartuko. Erabakiak
Okelaren Mahaian adostuko ditugu. Mahai horretan hartuko
diren