Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Aralar legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Espainiako Erresumaren eta Vatikano Hiriaren artean sinaturiko itunaren denuntzia egiteko. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2011.02.24
89
05:56

Jatorrizko ekimenak

09\11\02\01\00467Espainiako Erresumaren eta Vatikano Hiriaren artean sinaturiko itunaren denuntzia egiteko

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Basabe Kortabarria, Mikel (Aralar LT) (13:08)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Arana Etxezarreta, Mikel (Mixto-EB LT) (13:15)Bideoa ikusi

Agirrezabala Mantxola, Juanjo (Mixto-EA LT) (13:19)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (13:24)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (13:28)Bideoa ikusi

Reyes Martín, Vicente (SV-ES LT) (13:38)Bideoa ikusi

Aurrekoetxea Bilbao, Arantza (NV LT) (13:49)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Basabe Kortabarria, Mikel (Aralar LT) (14:00)Bideoa ikusi

Arana Etxezarreta, Mikel (Mixto-EB LT) (14:06)Bideoa ikusi

Agirrezabala Mantxola, Juanjo (Mixto-EA LT) (14:10)Bideoa ikusi

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (14:14)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (14:18)Bideoa ikusi

Reyes Martín, Vicente (SV-ES LT) (14:23)Bideoa ikusi

Aurrekoetxea Bilbao, Arantza (NV LT) (14:27)Bideoa ikusi

Botazioa. (14:34)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bosgarren puntua: "Aralar legebiltzar-
taldeak egindako legez besteko proposamena, Espainiako
Erresumaren eta Vatikano Hiriaren artean sinaturiko
itunaren denuntzia egiteko. Eztabaida eta behin betiko
ebazpena".

Proposamena aurkeztu duen taldearen izenean, Basabe jaunak
du hitza.

BASABE KORTABARRIA jaunak: Egun on, ganberaburu anderea.
Egun on berriz ere guztioi. "Beti ere, ikastetxe
publikoetan ematen den hezkuntza bat etorriko da etika
kristauaren balioekin". Zergatik behar du honek horrela
izan? Zergatik eskola publikoetan ematen den hezkuntza izan
behar da etika kristauaren balioekin bat datorrena edo
errespetuzkoa? Hori da 1979an Vatikanoko Hiriak eta
Espainiako Erresumak urtarrilaren 3an sinatu zuten
irakaskuntza eta kultur gaiei buruzko itunaren lehenengo
artikuluak dakarrena, hasieratik gehiago argi gera dadin
zertara behartzen den Espainiako Erresuma. 1979ko
urtarrilaren 3an. Eta kontua da oraindik ere indarrean
dagoela. Eta galdera da zergatik? Zergatik, "erlijio-
askatasunaren eta adierazpen-askatasunaren printzipioak
babestuz, Estatuak zainduko du bertako hedabide sozialetan
katolikoen sentimenduak errespetatzen direla, eta dagozkion
akordioak ezarriko ditu gai hauen gainean Espainiako
Apezpiku Batzarrarekin", zergatik? Eta hedabide
publikoetan, gogorarazten dut Euskal Irrati Telebista ere
badagoela.

Itun horretan, gehiago ere esaten da: Aurreko artikuluan
aipatzen diren hezkuntza-mailetan, erlijioaren irakaspenaz
ikasturte bakoitzean"-hori da hori egonkortasuna
lanpostuan!- "elizbarrutiko gotzainak erlijioaren
irakaspenerako proposatutako pertsonen artean agintaritza
akademikoak izendatutako pertsonak arduratuko dira".
Zergatik? "sean designadas por la autoridad académica entre
aquellas que el ordinario diocesano proponga para ejercer
esta enseñanza". Eta beraz, sartzen ez bazaitu, ja ez
zaitezke erlijio-irakasle izan.

Eta kontua da, irakasleak gotzainak proposatzen ditu
atzamarrarekin, gotzainak proposatzen ditu, ez dago beste
bide