Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

1
Aralar legebiltzar-taldeak egindako lege-proposamena, Euskal Irrati-Telebista Herri Erakundea Sortzen duen 5/1982 Legea aldatzeko. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
2011.03.03
90
07:20

Jatorrizko ekimenak

09\09\02\02\00015Euskal Irrati-Telebista Herri Erakundea Sortzen duen 5/1982 Legea aldatzeko.

Izapideak

-

Hizlariak

Hasiera eman zaio bilkurari.

Aldeko txanda.

Basabe Kortabarria, Mikel (Aralar LT) (09:31)Bideoa ikusi

Arana Etxezarreta, Mikel (Mixto-EB LT) (09:47)Bideoa ikusi

Agirrezabala Mantxola, Juanjo (Mixto-EA LT) (09:49)Bideoa ikusi

Aurkako txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (09:56)Bideoa ikusi

de Urquijo Valdivielso, Carlos M.ª (PV-ETP LT) (09:59)Bideoa ikusi

Gorostiza Orbañanos, Carlos (SV-ES LT) (10:04)Bideoa ikusi

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (NV LT) (10:11)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Basabe Kortabarria, Mikel (Aralar LT) (10:14)Bideoa ikusi

Gorostiza Orbañanos, Carlos (SV-ES LT) (10:18)Bideoa ikusi

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (NV LT) (Eserlekutik) (10:20)Bideoa ikusi

Botazioa. (10:22)Bideoa ikusi

Testua

Goizeko bederatziak eta hogeita hamaikan hasi da bilkura.

LEHENDAKARIAK (Quiroga Cia): Egun on. Egun on,
legebiltzarkide jaun-andreok. Bilkurari hasiera emango
diogu.

Gai-zerrendako lehen puntua: "Aralar legebiltzar-taldeak
egindako lege-proposamena, Euskal Irrati-Telebista Herri
Erakundea Sortzen duen 5/1982 Legea aldatzeko. Aintzat
hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Banatu zaizuen dokumentazioan duzue Jaurlaritzaren
irizpidea, eta horrenbestez, irakurri gabe, eztabaidari
ekingo diogu zuzenean.

Aldeko txanda. Proposamena egin duen taldeaz gain, beste
talderen batek hitza hartu nahi al du aldeko txandan...?
Ongi, bada, Aralar taldeko ordezkariak izango du hitza,
Basabe jaunak.

BASABE KORTABARRIA jaunak: Eskerrik asko, ganberaburu
andrea. Sailburu anderea, egun on. Legebiltzarkideok.

Lehenengo eta behin, uste dut martxoaren 3a gogora ekarri
beharreko data dela, are gehiago Gasteizen, duela 35 urte
gertaturiko hilketak direla eta, oraindik ere argitu barik
daudenak. Bihoakie hemendik hildakoei eta haien senideei
eta zauritutakoei gure elkartasunik beroena.

Gaiari dagokionez, has ninteke azalduz zer den arartekoa
edo zer den ombudsmana. Has ninteke esanez zein diren haren
funtzioak, ikusteko zer den guk proposatzen duguna eta
zergatik den guk proposatzen duguna beharrezkoa.

Has ninteke esanez arartekoa edo ombudsmana sistema
demokratikoarekin erabat loturiko figura dela, sistema
demokratikoak berak onartu egin behar baitu eta onartu
egiten baitu ez dela perfektua eta herritarrak babesteko
bideak ezarri behar dituela. Zeren sistemak berak bere
funtzionamenduan, gurata edo gura barik, herritarrak
mintzen dituenean edo herritarra mindurik sentitzen denean,
izan behar du herritar horrek bide bat, ahalik eta
zuzenena, ailegatzeko instituzio horren ardura-guneetara
eta instituzio horri jakinarazteko zein den bere pisua.
Horregatik, herritarraren ordezkaria da ombudsman edo
arartekoa, eta ez bakarrik Administrazio orokorraren
aurrean, baizik eta