Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Bideak 1985.ekoirailaren 26ko Osoko Bilkuran eragin zitzaizkion "Fundación Matías Calvo"ri buruzko itaunaren ondoriozko erabaki-eskea.
1985.10.23
21
04:26

Jatorrizko ekimenak

02\11\03\00\00004"Fundación José Matía Calvo"-ri buruz.

Izapideak

G.Z.ko 2. puntua.

Hizlariak

Lertxundi Barañano, Roberto (EE LT) (00:47)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Aguirre Bilbao, Xabier (NV LT) (01:03)Bideoa ikusi

Mosquera Mata, Pablo Alejandro (GP LT) (01:23)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Ariz Bidondo, Ana (SV-ES LT) (01:40)Bideoa ikusi

Botazioak. (01:51)Bideoa ikusi

Testua

Tercer tema del orden del día: "Debate y resolución
definitiva en relación con la moción presentada por el
Grupo Parlamentario Euskadiko Ezkerra, derivada de la
interpelación sobre 'Fundación José Matía Calvo', tramitada
en el Pleno del día 26 de septiembre de 1985".

Hirugarren gaia: "1985 garreneko irailaren 26ko Osoko
Bilkuran bideratu zen "Fundación José Matía Calvo-ri
buruzko itaunaren ondorioz, Euskadiko Ezkerra Legebiltzar-
Taldeak aurkezturiko aitzi-adierazpenaren eztabaidaketa eta
azken erabakia".

Mahaiaren aurrean bi zuzenketa-eske aurkeztu dira
arautuki, lehenengoa zatikako zuzenketa-eskeak eta bat
erantsia dituen Grupo Popular-ena, eta bestea Euzko
Abertzaleak Legebiltzar-Taldeak aurkezturiko osoarekiko
zuzenketa-eskea. Salo hauen eztabaidari eta bototara
jartzeari buruz, esango dut aurrenik aitzi-adierazpenaren
egile den taldeak eskuhartuko duela; bigarrenik, zuzenketa-
eskeak egiten dituzten taldeak; hirugarrenik, zuzenketa-
eskerik egiten ez duten taldeak. Eta bototara jartzeei
dagokienez, honako modu honetan egingo dira: lehenik,
osoarekiko zuzenketa-eske bat aurkeztu dela kontutan
harturik, zatikako zuzenketa-eskeari dagokio lehen txanda;
hasierako zuzenketa-eskea bazter utzia gertatuz gero,
baztertua izango balitz, osoarekiko zuzenketa-eskea jarriko
litzateke bototara, eta orduan, onartua izango balitz,
zatikako zuzenketa-eskeak berez eta besterik gabe
baztertuak izango lirateke. Denok bat al gatoz?

Lertxundi jauna da hizpidearen jabe. Eskuhartzeak 15
minutukoak izango dira.

LERTXUNDI BARAÑANO jaunak: Egunon. Gure taldeak berriro
dakar zuen aurrera Legebiltzar honetara aurreko Osoko
Bilkuran jadanik erabili zen gai bat, hain zuen ere "Matía"
iraskundeari buruzko erietxeen egoera eta gure Elkarteari
eskeintzen ari zaion laguntzari dagokiona da.

Berriro ekartze honek oinarrizko arrazoi bat du, guk
uste dugula erabiltzen ari garen gai hau benetan serioa
dela, ez dela badaezpadako gaia, azalekoa edo gure
Elkartearen politikan,