Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

8
Eusko Jaurlaritzak artez akuratutako langileen egoerari buruzko itauna.
1985.10.23
21
04:26

Jatorrizko ekimenak

02\10\04\01\00057Jaurlaritzak artez akuratutako langileen egoerari buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Lertxundi Barañano, Roberto (EE LT) (01:00)Bideoa ikusi

Lan, Osasun eta Gizarte Segurantza Saila, sailburua (01:11)Bideoa ikusi

Lertxundi Barañano, Roberto (EE LT) (Eserlekutik) (01:25)Bideoa ikusi

Lan, Osasun eta Gizarte Segurantza Saila, sailburua (Eserlekutik) (01:30)Bideoa ikusi

Amaiera eman zaio bilkurari.

Testua

Punto octavo del orden del día: "Interpelación
formulada al Gobierno Vasco por el ilustrísimo señor don
Roberto Lertxundi Barañano, del Grupo Parlamentario de
Euskadiko Ezkerra, en relación con la situación de los
trabajadores contratados directamente por el Gobierno
Vasco".

Zortzigarren gaia: "Euskadiko Ezkerra Legebiltzar-
Taldeko Roberto Lertxundi jaun txit argiak Eusko
Jaurlaritzari honek zuzenean akuratutako langileen egoerari
buruz egindako itauna".

Lertxundi jauna da hizpidearen jabe.

LERTXUNDI BARAÑANO jaunak: Orain dela bost hilabete 85.
urterako Aurrekontu-legea eztabaidatu genuenean Eusko
Jaurlaritza zoriontzeko aukera izan nuen lanbide-egitarauen
artean "artezko akuraketa" deituriko egitaraua
sartzeagatik, milaka miloi pezetakoa eta aurreko egitarauak
ordezkatzeko asmoz sortua, bereziki FOLP deituriko
egitaraua, Langabeziaren aurkako Borrokarako Lanen
Dirubaltza, batez ere udal-lanak akuratzeko eta udaletako
eskulana diruz laguntzeko, sistima berriagoren bidez,
hobeto zain daitekeena, hobeto arautu eta Arduralaritzaren
aldetik, kasu honetan, indar handiagoari bidea eman
zizezaiokeen, lan-merkatuaren arabera langabezian dauden
langileen sail okerrenari dagokionez.

Beno, hau gertatu eta bost hilabetera ni, nere taldea
Eusko Jaurlaritzari itaun bat aurkeztera beharturik
aurkitzen da, izan ere uste bait dugu Jaurlaritzak
arauketa-egitarau honetarako lansariak arautzeko duen modua
gurea bezalako gaur egungo gizarte batean onartezina dela.
Onartezina, argi eta garbi. Ez da lege aldetiko arazoa
bakarrik -badu zerikusirik honekin-, justizi arazoa da
batik-bat, eta gizarte-justiziarena, gero azaltzeko aukera
izango dudan bezala, epe laburrera inolako lan-itxaropenik
ez duten langileena den bezalako etsitako talde bati
lansari jakin batzuk eskeintzeko orduan jokatu den bezala,
jakina nere ikuspegitik, jokatu ezin daitekeen herri batean
gauden neurrian.

Zuek badakizue guk ez dugula gogoko Kondaira-Lurraldeen
legea bere irizpideengatik,