Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Aralar legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, ikasleak sexuaren arabera banatzen dituzten ikastetxeek itunik ez izateari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2011.03.10
92
05:23

Jatorrizko ekimenak

09\11\02\01\00478Ikasleak sexuaren arabera banatzen dituzten ikastetxeek itunik ez izateari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Basabe Kortabarria, Mikel (Aralar LT) (09:55)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (10:06)Bideoa ikusi

Berriozabal Bóveda, Jone (NV LT) (10:13)Bideoa ikusi

Agirrezabala Mantxola, Juanjo (Mixto-EA LT) (10:21)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (10:27)Bideoa ikusi

Arana Etxezarreta, Mikel (Mixto-EB LT) (10:31)Bideoa ikusi

Reyes Martín, Vicente (SV-ES LT) (10:35)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Basabe Kortabarria, Mikel (Aralar LT) (10:45)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (10:50)Bideoa ikusi

Berriozabal Bóveda, Jone (NV LT) (10:55)Bideoa ikusi

Agirrezabala Mantxola, Juanjo (Mixto-EA LT) (Eserlekutik) (10:59)Bideoa ikusi

Reyes Martín, Vicente (SV-ES LT) (11:00)Bideoa ikusi

Botazioa. (11:06)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bigarren puntua: "Aralar legebiltzar-taldeak
egindako legez besteko proposamena, ikasleak sexuaren
arabera banatzen dituzten ikastetxeek itunik ez izateari
buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. Aralar taldeko
ordezkariak izango du hitza, Basabe jaunak.

BASABE KORTABARRIA jaunak: Egun on eta eskerrik asko,
ganberaburu andrea. Egun on, sailburu andrea, eta
legebiltzarkideok.

Egia esan, gai hau planteatu genuenean, gure asmoa zen
ikuspegi hezkuntzakotik ekitea gaiari, eta gure asmoa zen
hezkidetzari buruz berba egitea, gure ikuspegitik eskolak
ez duelako bakarrik balio behar ezagutzak transmititzeko,
baizik eta baita ere herritarrak hezteko, eta herritar
kritikoak, bai, baina errespetuan hazitako herritarrak,
ezberdintasunak onartzen dituztenak, ezberdintasunarekin
bizitzen dakitenak eta sozietate honen etorkizunean
berdintasunean bizitzen dakitenak eta genero-bereizketarik
egiten ez dutenak. Eta horregatik gure asmoa zen, gai honi
ekin genionean, ez hainbeste legeari erreparatzea, eta bai
erreparatzea, esan bezala, ikuspegi pedagogikoari edo
hezkuntzako ikuspegiari, benetan uste dugulako eskolaren
eginkizuna askoz harago doala ezagutza batzuk, edo ezagutza
asko, transmititzetik.

Gertatzen dena da tarteko zuzenketa bat egin dutela Ganbera
honetan nahiko gehiengoa biltzen duten talde bik. Eta
tarteko zuzenketa horretan Hezkuntza Sailari eskatzen diote
hezkuntza-itunei buruz indarrean dagoen araudia betetzen
jarrai dezan. Eta horrek, zelanbait, irauli egiten du guk
eztabaidarako geneukan bigarren ardatza, nahiz eta irauli
egiten duen ardatz horren mutur logikotik. Hau da, gure
planteamendua zen, eztabaida hau hona ekarri genuenean,
Hezkuntza Sailaren kudeatzaile politikoei erabaki
politikoak eskatzea -ez dugu hori ezkutatuko-. Eta
horretarako, besteak beste, geneukan esate baterako
Espainiako Kongresuan gertaturikoa, non Alderdi Sozialistak
eta Esquerra Republicana de Catalunyak atzera bota