Legebiltzarkideek, hautatzailegoaren ordezkari direnez, zenbait eskubide eta betebehar dituzte.

Eskubideen artean, legebiltzarkideek beren egitekoak betetzeko askatasun osoa bermatzen dutenak aipatu beharrekoak dira: Ukiezintasuna edo atxilotzeko baimen-eza delituren batean bete-betean harrapatu ezik. Onartutako eskubideen zerrendan baita honako hauek ere aipatu behar dira: osoko eta batzordeetako bilkuretara etortzea, botoa emateko eskubidea, eta diruzko ordain-saria jasotzeko eskubidea.

Legebiltzarkidearen oinarrizko betebeharreko bat osoko bilkuretara eta kide deneko Batzordeetako bilkuretara etortzea da. Halaber, isilpeko bilkuretara joaten denean, isiltasunari eutsi beharra dauka, baita Legebiltzarraren egoitzan ordena eta elkartuezinei buruzko araudia errespetatu beharra ere. Betebehar hauek ez betetzeak dagozkien zigorrak jartzeko bide eman dezakete.