Legebiltzarreko Lehendakariak Legebiltzarraren ordezkotza du beste organoekiko harremanetan, eztabaidak eratzen eta zuzentzen ditu, Araudia betearaziz. Zigortzeko eta Erakundearen barne-jaurbideko ahalmenak ere baditu.

Legebiltzarraren organo nagusia Mahaia da. Legealdiaren hasieran Osoko bilkurak hautatzen du eta lehendakariak, bi lehendakariordek eta bi idazkarik osatzen dute. Organo honek erakunde-izaerako egitekoak burutzen ditu, hona nola, tramitatzen diren dokumentuak kalifikatu eta onartu, eta Legebiltzarreko barne-administrazioaren zuzendaritza egin.

Bozeramaileen Batzordea Legebiltzar-talde ezberdinetako Bozeramaileek osatzen dute, eta organo hau izaeraz, Mahaiaren alderantziz, era zuzenagoan alderdi-aldekoa da, bertan indar politikoen jarrerak adierazten baitira legebiltzarreko lan eta eztabaidak prestatzeari buruzkoan.

Batzordeak laneko taldeak dira, eta horiei banatzen zaizkie Osoko Bilkuran zuzenean aztertzen ez diren eta -Legebiltzarrak aztertzen dituen gaien ezberdintasunaren handia dela eta-, heltzen zaizkien gaien arabera, beraiez aztertzea komenigarri egiten duten gaien tramitazioa. Batzordeak talde guztietako ordezkariez osatuak daude, bakoitzaren kopuru-aldetikako garrantziaren heinean. Aldi berean, Batzordeek ponentziak -gai jakin bat aztertzeko talde txikiagoak- sor ditzakete.

Diputazio Iraunkorrean Legebiltzarra ohizko bilkuraldietatik (irailetik abendura eta otsailetik ekainera) kanpo aurkitzen eta presazko gaiei heldu behar zaienean aritzen da, Legebiltzarraren jarraitasuna honela segurtatuz. Kasu hauetan, Erregelamendua eta Gobernurako Batzordea da Diputazio Iraunkor gisa aritzen dena

Osoko Bilkura da Legebiltzarraren organo garrantzitsuena. Legebiltzarreko kide guztiek osatzen dute, eta garrantzirik handieneko gaiei buruzko eztabaidak egin eta erabakiak hartzen ditu. Horko bilkuretara (berak lehendakariaren esanetara egiten dira) Jaurlaritza eta Legebiltzarrak berak hautatutako Senadoreak joan daitezke.