Legebiltzarraren bestelako funtzioak

Legeak egiteko eta Jaurlaritzaren jarduera kontrolatu eta sustatzeko oinarrizko egitekoez gainera, Legebiltzarrak bestelako ekintzak garatzen ditu. Horien artean aipa ditzakegu:

Hautaketak eta izendapenak: Arartekoa eta Herri kontuen Euskal Epaitegia hautatzen ditu; baita ere Autonomia Erkidegoaren ordezkari diren senatariak, Euskal Irrati-Telebistaren Administrazio kontseiluko kideak, eta abar.

Diputatuen Kongresuan lege-proposamenak aurkeztea.

Gorte Nagusietako legeen aurka Konstituzio Epaitegiaren aurrean errekurtsoak aurkeztea.