Europar Batasuneko Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak, 2016/679 Erregelamenduak, apirilaren 27koak, antolaketaren ikuspuntutik sartzen duen berritasun garrantzitsu bat da Datuak Babesteko ordezkariaren (DBO) figuraren sorrera.

DBOaren estatutu juridikoaren ezaugarri erabakigarria da fitxategiaren arduradun edo eragilearekiko independentzia. Horrela, DBOa bihurtzen da Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean aurkez daitezkeen datuen babesaren arloko erreklamazioen aldez aurreko organo edo instantzia moduko bat.

Hurrengo hau da Eusko Legebiltzarreko DBOaren kontaktua:

Montserrat Auzmendi del Solar datuenbabesa@legebiltzarra.eus