Eusko Legebiltzarreko Liburutegiak Jarduera parlamentario eta instituzionala garatzeko beharrezkoa den informazioa eskuratzeko funts bibliografikoak eta dokumentalak biltzen ditu. Bereziki espezializatuta dago Zuzenbide Publikoan eta gai konstituzional, elektoral, parlamentario eta politikoetan.

Liburutegiaren bilduma Zuzenbideari eta oro har Gizarte Zientziei buruzko 50.000 monografiaz osatzen da. Gainera, aldizkako argitalpenen zerrenda zabala eta prentsa-aukeraketa bat ere badauzka, bai eta hainbat datu-baseetarako sarbidea ere.

Beste bilduma batzuk:

  • Funts historikoak XVI. mendean hasi eta XX. mendearen bigarren herena arte doazen hainbat eskuizkribu eta argitalpen biltzen ditu. Funtsa osatzeko, Juan Ramon Urkixoren Liburutegia erosi zen. Ondoren, Frantzisko Abrisketaren dohaintzarekin eta Legebiltzarrak berak egin dituen beste eskurapen batzuekin osatu da. Euskal kulturari buruzko liburu-ale aipagarri batzuk dauzka. Funtsak zaindu behar direla-eta, lan horien eskurapena mugatuta dago behar bezala kreditatutako pertsonetara; dokumentuak ezin dira mailegatu, eta lanik aipagarrienak digitalizatuta daude.

  • El Bolivar funtsa: aipatzekoa da, era berean, Simon Bolivarri buruzko bilduma. Frantzisko Abrisketa jaunaren liburutegi partikularretik dator funts hori, eta osorik Askatzailearen figurari eskainia dago.

Liburutegiaren erabiltzaile dira legebiltzarkideak eta legebiltzarkide ohiak, Legebiltzarreko eta legebiltzar-taldeetako langileak, instituzio eta erakunde publikoetako langileak, behar bezala kreditatutako azterlari eta ikertzaileak, eta kreditatutako prentsako langileak. Haiek guztiek informazio-baliabideak oro kontsultatu ahal dituzte; era berean, irakurketa-gelako informaziogunean dauden katalogoak kontsultatu ahal dituzte.

liburutegiak bere bildumen bidez zerbitzu bibliografiko kooperatibo hauetan parte hartzen du :