Dokumentazio-ataria informazio-baliabide espezializatuak biltzen dituen gunea da,  eta eskuragarri jartzen ditu erakundeko erabiltzaileek Legebiltzarrean beren lanari aurre egiten laguntzeko dokumentazio-baliabideak. Atariko edukiak publikoak dira; beraz, edonorentzat daude eskuragarri.

Dokumentazio Gordailua

Azterlanen Zuzendaritzak kudeatutako bailabide eta dokumentazio digitalak biltzen ditu Gordailuak. Dokumentuak bildumaka eta gaika antolatuta aurkezten dira. Biltegian honako hauek aurki daitezke: txosten-juridikoak, Legebiltzarreko argitalpenak, dokumentazio-buletinak, digitalizatutako funts bibliografikoak, etab.

Identifikazioa eskatzen duten biltegiko edukiak Barnegunean daude eskuragarri erakundeko erabiltzaileentzat.

Bestelako atalak:

  • Liburutegia atalean baliabide bibliografikoak biltzen dira, hala nola katalogoa, Bolivar ondarea, funts digitalak, eskuratu berriak, eta aldizkariak (aurkibideen buletina, Dialnet)
  • Dosierrak eta Infoberriak buletinak atal berezitu bana dute.
  • Bestelako baliabideak atalak honako hauek batzen ditu, besteak beste: gure bloga Azterlanak.dok, eta lankidetzan gauzatzen ditugun proiektuak (Red_Parlamenta, Dialnet Plus)
  • Argitalpenak atalean Legebitzarrak argitaratutako lanak aurki daitezke.

Horrez gain, Legebiltzarreko erabiltzaileek Azterlanetako erabiltzileentzako zerbitzuak kontsulta ditzakete Barnegunean.

Dokumentazio gehiago bilatu

Lan parlamentarioak. Aurkeztutako ekimenen, eztabaida parlamentarioen eta onartutako ebazpenen kontsulta

Ekimenak   Osoko Bilkurak   Batzordeak

Legeen bilduma. Legebiltzarrean onartutako, konkordatutako eta etengabe eguneratutako leLegeen bilduma. Legebiltzarrean onartutako, konkordatutako eta etengabe eguneratutako lege guztien bilketa, legeen garapenerako xedapen orokorren erreferentziaduna