ASTEAZKENA 2019-02-13

10:00 Beste ekitaldi batzuk

Tokia: Auzitegi Gorena, Madril

Gaia:

Eusko Legebiltzarraren ordezkaritza bat 20907/2017 auzi bereziaren ahozko epaiketan izango da, Auzitegi Goreneko Bigarren Aretoan egitekoa dena

–  Eusko Legebiltzarrak, 2018ko abenduaren 20an egindako osoko bilkuran, 125/2018 Legez besteko Proposamena onetsi zuen Kataluniako buruzagi independentisten aurkako prozesu judizialari buruz. Proposamen horretako 5. puntuak zehazten zuen Legebiltzarra ahozko epaiketan izango zela, xede horrekin ordezkaritza bat izendatuta.

Organo: Beste ekitaldi batzuk