2020 ots 04

Eusko Legebiltzarraren egoitzaren burdin hesian bere historiaren argazki erakusketa dago ikusgai

Argazki erakusketa erakundearen 40. urteurrena ospatzeko inauguratu da
Argazki erakusketa Jaitsi

40. urteurreneko argazki erakusketa

Erakusketa honen helburua Eusko Legebiltzarraren historia eta ibilbidea herritarrei hurbiltzea da, eta helburu horrekin jarriko da ikusgai Legebiltzarraren kanpoaldean. Otsailaren 3tik, lehen zatia ikusteko aukera dago eraikineko burdin hesian.

Erakusketa otsailetik azarora bitartean mantenduko da, eta lau fasetan banatuko da:

- Otsailetik martxora, egoitzaren eta I. eta II. legegintzaldien historia errepasatzen duten argazkiak erakutsiko dira.

- Apiriletik ekainera, III., IV. eta V. legegintzaldietakoak izango dira ikusgai egongo direnak.

- Uztailetik irailera, VI., VII. eta VIII. legegintzaldietakoak.

- Urritik abendura, IX., X., XI. eta XII.etakoak (baldin badaude).