2011 api 12

Legebiltzarreko presidenteak Kidetzako ordezkarien bisita jaso du, zeinak zaintza partekatuaren aldekoak baitira

Kidetza Guraso Bananduen Euskadiko Federazioa da
2011.04.12 Kidetza 2 Jaitsi
Arantza Quiroga Eusko Legebiltzarreko presidenteak harrera egin die Kidetzako ordezkariei. Elkarte hori Guraso Bananduen Euskadiko Federazioa da, eta zaintza partekatuaren alde dago.
Kidetzako ordezkaritza 13 pertsonak osatu dute, eta legebiltzarburuari jakinarazi dizkiote beren eskaeren inguruan dauzkaten kezkak, interesa erakutsi dute legeek Parlamentuak izan ohi duten tramitazioari buruz eta 6.000 sinadura eman dizkiote beren eskaeren alde.

Kidetzako ordezkariek Eusko Legebiltzarreko egonaldian Ganberako guneak eta bulegoak ikusi ahal izan dituzte eta Osoko Bilkuren Aretoa bisitatu dute.