2011 mai 18

Eusko Legebiltzarreko lehendakari Arantza Quirogak "Konpromiso soziala krisi garaietan" izenburupean H+D para el Desarrollo GKEak antolatu duen nazioarteko jardunaldian parte hartu du gaur goizean.

Ciudad Realen "Konpromiso soziala krisi garaietan" gaiari buruz egindako biltzar batean
20011.05.18 presidenta jardunaldia Jaitsi
Arantza Quiroga:"Ez dago politika sozial hoberik enplegua sortzen duena baino"
Bere mintzaldian, ganberaburuak azpimarratu du beharrezkoa dela eragile sozial, politiko eta ekonomikoei eta gizarte osoari aditzera ematea ezen "gure ongizate ereduaren iraunkortasuna berreskuratzeko modu bakarra enpresa-sormena bultzatzea da."
Arantza Quirogak bete-betean uste du premiazkoa dela gure gizartea "enpresaburuen, maila profesionalean, ekonomikoan, artistikoan… enpresa-sortzaileen gizarte bilakatzea, azken batean, norbanakoen ahalmen sortzailea bultzatuko duen politika soziala bultzatzea eta ez norbanakoak Estatuaren bizkarroi bihurtuko dituena.
Halaber defendatu du gai sozialak aldarrikatzea alferrekoa dela "baldin eta horrekin batera askatasunaren kontzeptua ez badoa.Askatasuna geure helburuak aukeratzeko eta horiek lortzeko baliabideak eskuratzeko…Gizarte askeak baino ez dira gizarte justuak", dio.
"Zeren" -oroitarazi du- "ez dira legeak, ez dekretuak enplegua sortzen dutenak:Izaera sortzaileek sortzen dute, eta horiexek dira ongizate-estatuari eustea ahalbidetzen digun aberastasun-iturria."
Legebiltzarburua pozik azaldu da "alde sozialari" buruzko eztabaida honen planteamenduarekin zeren, haren ustez, beharrezkoa baita gogoeta-ahalegin bat fenomeno interesgarri honen aurrean, merezi baitu aztertzea eta bere horretan kokatua izan behar baitu eta ez jaurtitzeko arma gisa erabilia.