2011 mai 12

Eusko Legebiltzarreko lehendakariak doluminezko telegramak bidali dizkie Lorcako alkateari eta Murtziako Biltzar Erregionaleko presidenteari

Lorcak astezkenean jasan zuen lurrikara dela eta.
2011.02.10 lehendakaria osoko bilkuran Jaitsi
Arantza Quiroga Eusko Legebiltzarreko lehendakariak doluminezko telegrama bana bidali die Francisco Jódar Alonso Lorcako alkateari eta Francisco Celdrán Vidal Murtziako Biltzar Erregionaleko presidenteari, Murtziako hiri honek asteazkenean jasan zuen lurrikara dela eta.
Quirogak helarazi egin dio Lorcako alkateari Euskadiko herritarren babesa eta elkartasuna "ordu zail eta lazgarri hauetan" eta eskatu egin dio, halaber, azal diezazkiela, bere izenean eta Legebiltzarrarenean, beren doluminak biktimen familiei eta senitartekoei, baita "atsekabezko sentimendurik benetako, gertuko eta zintzoena ere".
Era berean, agertzera eman dio Murtziako Biltzar Erregionaleko presidenteari bere "minezko eta elkartasunezko sentimendu zintzoa", baita ordezkatzen duen erakundearena ere, Murtziako herritarrekiko eta bereziki "beldurgarrizko gertakari honetan" hildako eta zauritutakoen familiekiko.