2011 mai 03

Eusko Legebiltzarreko Lehendakariak arrisku-egoera berezietan dauden adingabeei buruzko txosten berezia jaso du Arartekoaren eskutik

Harrera-ekitaldietako aretoan egin da txosten-ematea
Eusko Legebiltzarreko Lehendakariak, Arantza Quirogak, arrisku-egoera berezietan dauden adingabeei buruzko txosten berezia jaso du Iñigo Lamarca Arartekoaren eskutik.
Arartekoarekin batera etorri dira Julia Hernández ondokoa, Elena Ayarza Haurrentzako Bulegoko zuzendaria, Faustino López de Foronda Arartekoaren Bulegoko idazkari nagusia, Inmaculada de Miguel Azterlanetako eta Modernizazioko zuzendaria eta Fermín Barceló aurkeztutako azterlanaren zuzendaria.
Euskal Ganberako harrera-ekitaldietako aretoan izan da txostena emateko ekitaldia.